Gaia

XSLaren edukia

Euskal Literaturaren Oinarriak I

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Edizioari buruzko azalpenekin batera, azalpen filologiko-literarioak konbinatzen dira. Eskolan, era induktiboan ateratzen da, ikasleen parte-hartzearekin, eduki nagusien informazioa, testu idatzietatik abiatuta. Testu hautatuak bakoitza dokumentu mota baten erakusgarri dira.



Helburu gisara, hauexek dira irakas gai ikastearen emaitzak:

• Ikasleak testu-kritikaren kontzeptuak eta historiako urratsak ulertuko ditu.

• Ikasleak edizio mota desberdinen helburuak eta ezaugarriak aztertu ahal izango ditu.

• Ikasleak testu zahar jakin baten edizioaren arazoak identifikatzen jakingo du.

• Ikaslea gai izango da ikerketa filologiko eta literarioko baliabide bibliografiko etateknologikoak helburu espezifikoekin baliatzeko.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
BILBAO TELLETXEA, GIDOREuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaLatin Filologiagidor.bilbao@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Testu-kritikaren kontzeptuak eta historiako urratsak ulertzeko gaitasuna40.0 %
Ikerketa filologiko eta literarioko baliabide bibliografiko eta teknologikoak helburu espezifikoekin baliatzeko gaitasuna.20.0 %
Testu zahar jakin baten edizioaren arazoak identifikatzeko gaitasuna20.0 %
Edizio mota desberdinen helburuak eta ezaugarriak aztertzeko gaitasuna20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala182442
Gelako p.122133

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak12.050 %
Azalpenezko eskolak18.0100 %
Ikaslearen lan pertsonala13.010 %
Irakurketa eta analisi praktikoak15.050 %
Oinarrizko trebetasun instrumentalak eskuratzea5.025 %
Proiektuen azalpena12.050 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 20.0 %
Azalpenak0.0 % 40.0 %
Lan praktikoak0.0 % 40.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazio-irizpideak lan praktikoetarako:

-Eskolan azalduriko teoria jarraibideen arabera aplikatzea baloratuko da.

-Arazoen aurrean ebazpide koherenteak bilatzea eta aplikatzea baloratuko da.

-Ezinbestekoa izango da euskararen erabilera jaso eta zuzena.

-Parte-hartzean, jarrera kritikoa eta bilatzailea baloratuko da.



Ohar osagarriak:

- Saio bakoitzean proposaturiko ariketak, eGelaren bidez helaraziko zaizkio irakasleari, ariketa bakoitzarentzat ezarritako epearen barruan.

- Lan bat ere aurkezten ez duen ikasleari "Ez aurkeztua" kalifikazioa ezarriko zaio, ebaluazio-deialdi horri uko egin diola ulertuko baita. Gainerakoan, arautegiak eta Masterreko Batzorde Akademikoak zehazturikoa errespetatuko da uko egiteari dagokionez.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

-Ohiko deialdiko irizpide berak erabiliko dira.

-Ohiko deialdian eskatu diren lanak ezohiko deialdiaren epean aurkeztu ahal izango dira.

Irakasgai-zerrenda

1. Literatura eta testu zaharren edizioa.

2. XVII. mendearen hasierako eskuizkribu bat: Lazarraga

- Joan Perez Lazarragakoa

- Artzain-liburua

- Poemak

- Eskuizkribu baten edizio paleografikoa, edizio erdipaleografikoa (edo filologikoa) eta gaurko grafiara egokitua.

3. XVIII. mendearen hasierako idazle bat: Etxeberri Sarakoa

- Etxeberri Sarakoa: idazlanak

- Idazteko prozesua: inventio

- Edizio kanonikoa eta irakurketa kritikoa

- Ohar paleografikoak edo kritikoak, eta ohar argigarriak

- Edizioa norentzat: adituarentzat, irakurle arruntarentzat, gaztetxoarentzat...

- Gomendiozko karta edo guthuna: lan inprimatu baten edizioa

- Hitz-zerrendak eta konkordantziak era (erdi)automatikoan egiteko bide bat

4. Zuberoako herri-antzertia: pastorala eta asto-lasterrak

- Testu beraren aldaera diren eskuizkribuen edizioa

- Pastoralaren hiztegia

- Pastoral zaharren eskuizkribuak eta gaiak

- Pastoralaren dramaturgia eta eboluzioa

- Asto-lasterrak, fartza, trajeria Zuberoan

5. Miranderen itzulpenak: XX. mendeko eskuizkribuak eta testu mekanografiatuak

- Miranderen itzulpenen lekua Miranderen lanean

- Testu-kritikako lan-tresnak XX. mendeko testuekin lan egiteko



Oharra: Ikasle-taldearen interesen arabera, ikasleekin adostuko da 4. ala 5. gaia hautatuko den.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasleak irakasgaiaren eGelan izango ditu eskura hala materialak nola kasu bakoitzean erabili beharreko bibliografiaren erreferentzia bibliografiko zehatzak.



Oinarrizko bibliografia

Aldekoa, Iñaki, 2008, Euskal literaturaren historia, Donostia: Erein.

Bilbao, Gidor, 1991, "Edipa pastorala: edizio arazo eta ebazpide batzuk", Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum, Vol. 1, 505-526, Donostia.

2006, "Eztut jeusic neure baitharic ekharri, ez eta ere autoretan causitcen ezten gauçaric isquiribatu: Etxeberri Sarakoaren asmatze-lanerako iturriak", in Joseba Lakarra & Juan Ignacio Hualde (arg.), Studies in basque and historical linguistics, in Memory of Larry Trask. Ikerketak euskalaritzaz eta hizkuntzalaritza historikoaz, Larry Trasken oroitzapenetan. Bilbo: UPV/EHU, 161-220.

2010, "El Manuscrito de Zarauz de Etxeberri de Sara: notas para la historia del texto", in Aurelia Arcocha-Scarcia, Javier Lluch Prats, María José Olaziregi Alustiza (koord.), En el taller del escritor: génesis textual y edición de textos. Bilbo: UPV/EHU, 209-238.

Bilbao, Gidor et al (arg.), 2012, Lazarraga eskuizkribua: edizioa eta azterketa 2.0, Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU.

Blecua, Alberto, 1990, Manual de crítica textual, Madril: Castalia.

Mitxelena, Koldo, 1960, Historia de la literatura vasca, Madril: Minotauro.

Oyharçabal, B., 1985, Zuberoako herri teatroa, Donostia: Haranburu editorea.

1991, La pastorale souletine. Édition critique de Charlemagne, ASJU-ren gehigarriak, XVI, Donostia.

Salaberri Muñoa, Patxi, 2002, Iraupena eta lekukotasuna: euskal literatura idatzia 1900 arte, Donostia: Elkar.





Gehiago sakontzeko bibliografia

Bilbao, Gidor eta Pruden Gartzia, 2015, Lazarraga: arabar poeta, Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.



Hérèlle, George, 1922, Catalogue sommaire de toutes les pastorales connues à ce jour.



1923, La représentation des Pastorales à Sujets Tragiques, Baiona.



1928, Répertoire du théâtre tragique. Catalogue analytique, Baiona.



Lucía Megías, 2012, José Manuel, Elogio del texto digital, Madril: Fárcola.



Mozos, Iñaki, 1986, Ihauteria euskal literaturan, Eusko Ikaskuntza, Donostia.



Salaberri Muñoa, Patxi, 1998, Axularren historiak, Iruñea: Pamiela.



2004a, Euskal klasikoen atarian, Iruñea: Pamiela.



2004b, "Lazarragaren artzain-nobela irakurtzen". Egan 56:3/4, 39-66 [Artzain-nobelaren edizioa].



2014, Leizarragaren idazlanetan barrena, Bilbo: UPV/EHU.



Sánchez-Prieto Borja, Pedro, 1998, Cómo editar los textos medievales, Madril: Arcos.



Urkizu, Patri, 1984, Euskal Antzertia, Donostia.



1988, Zuberoako irri teatroa: Astolasterrak, Gipuzkoako Kutxa, Donostia.



1998, Zuberoako irri-teatroa, Izpegi, Baigorri.



2007, Teatro popular vasco. Manuscritos inéditos del siglo XVIII. Estudio y edición, UNED, Madrid.



Urkizu, Patri (zuz.), 2000, Historia de la literatura vasca, Madril: UNED



Urquijo, Julio, 1907, Obras vascongadas del doctor labortano Joannes d'Etcheberri (1712) con una introducción y notas por Julio de Urquijo e Ibarra, Paris: P. Geuthner. [Gero faksimilean: RIEV 28, LGEV 1967; beste reprint bat: Lan osoa, Biarritz: Atlantica, ca. 1998.







Aldizkariak

Anuario del Seminario de Filología Vasca ASJU



Euskera



Fontes Linguae Vasconum



Lapurdum



Oihenart

Estekak

- http://www.ehu.eus/ehg/pkc/ . Pentsamenduaren Klasikoak Corpusa.



- http://www.ehu.eus/ehg/kc/. Euskal Klasikoen Corpusa.



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak