Mugikortasuna

Mugikortasuna Euskal Hizkuntzalaritza

UPV/EHUren masterretako ikasleek egonaldiak egin ditzakete beste ikastegi batzuetan, baldin eta dagokion batzorde akademikoak hala baimentzen badu.

Hauek dira master ofizialetako ikasleen mugikortasun programak: Erasmus+ (Erasmus Ikasketak), UPV/EHU-Latinoamerika eta Beste Norako Batzuk, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren mendean daudenak.

Bestalde, IkaslePraktikak bekek (Erasmus+ Internships for Students) atzerrietako praktikak finantzatzen dituzte.

Bestalde, master honen eta Université Bordeaux-Montaigneren (UBM) 'Master Études basques' masterraren artean hitzartuta dagoen titulazio bikoitzean parte hartzeko, ezinbestekoa da lehen lauhilekoa (iraila-abendua bitartean) bi unibertsitateetako batean egitea (30ECTS), hots, UPV/EHUko ikasleek UBMn (Baionako campusean) eta UBM-ko ikasleek UPV/EHUn. Argibide gehiagorako, idatzi masterraren arduradunari (arantzazu.elordieta@ehu.eus) edo idazkariari (letrak.fak.masterrak@ehu.eus).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak