Gaia

XSLaren edukia

Dialektologiari buruzko Ikastaro Aurreratua

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Giza hizkuntzaren azterketan, ezaugarri komun eta unibertsalak aztertzearekin batera, aldakortasuna ere aztertu izan da. Aldakortasunaren azterbiderako, badira hizkuntzatik hizkuntzara dagoen aldea aztertzen duten ikertzaileak, eta badira, halaber, hizkuntzaren barruko aldakortasuna, mikroaldakortasuna deritzana, aztertzea nahiago dutenak. Bide batetik zein bestetik heldu daiteke giza hizkuntzaren barruko aldakortasunaren izaera hobe ulertzera.



Ikastaro honetan, euskararen mikroaldakortasunean lan egingo dugu, bereziki, euskal aditz inflexioa edo Inflexioa deitu izan dugun horretan. Berari begira egon dira euskalariak historian zehar, eta gaur egun ere halaxe jarraitzen dugu, berari begira. Lilura sortzen du gugan eta gugana hurbiltzen diren kanpoko ikertzaileengan, eta oraindik ere, galderak gehiago dira han eta hemen aurkitu ditugun erantzunak baino: aditz inflexioa zer ote? Zer ezaugarri ditu euskal aditz inflexioak? Zenbat aditz laguntzaile ditugu? Lau? Bat? Ergatiboaren lekualdatzean, ergatiboa lekuz aldatu da edo besterik gabe, tokiko absolutiboa dago egituran? Galdera hauetarik batzuek, bederen, izan dute erantzunik. Sarri askotan, ez erantzun bat bakarra. Hipotesiak ditugu nagusi, zientzian behar den bezala.

Ikastaro honetan, euskal aditz inflexioa deseraikiko dugu muinekoak diren ezaugarriak aurkitzeko asmoz eta hipotesiak berrikusi eta berriak itxuratzen hasteko ahaleginetan. Euskararen barruko batasuna aztertuko dugu eta aldi berean, baita hizkeretan lekukotzen diren zenbait fenomeno aldakor ere, hala nola, datiboaren lekualdatzea, osagarriaren markapen bereizgarria eta datibo komunztadura galera. Laborategi ederra gurean, unibertsaltasuna ez ezik, aldakortasuna ere aztertzeko aukera ematen diguna. Ekin diezaiogun.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
FERNANDEZ FERNANDEZ, BEATRIZEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaHizkuntzalaritza Orokorrabeatriz.fernandezf@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Gertaera linguuistikoak azaldu eta eztertzeko gaitasuna garatzea (gure kasuan, aditz inflexioarekin zerikusia daukaten gertaerak)20.0 %
Lantzen ari garen gaiari buruzko informazioa bilatzea iturri bibliografikoetan edo beste mota batzuetakoan, eta informazio hori modu kritikoan aztertzea.10.0 %
Aurretik aukeratutako gai bati buruzko hipotesiak planteatzea eta, ahal den neurrian, garatzea.20.0 %
Gure hipotesiak eta aurretik egon diren hipotesiak alderatzea, halakorik egonez gero, eta horien egokitasuna baloratzea. Gure hipotesiak berraztertzea prozesuan zehar.10.0 %
Gure ikerketaren emaitzak idatziz azaltzea.20.0 %
Gure ikerketaren emaitzak ahoz azaltzea, ikasgelako kideen aurrean.20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala91221
Mintegia61218
Gelako p.152136

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak15.0100 %
Informazio-azalpena30.0100 %
Irakurketak18.0100 %
Kasuen azterketa12.080 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 10.0 %
Azalpenak0.0 % 40.0 %
Eztabaida kritikoa ikasgelan0.0 % 10.0 %
Lan praktikoak0.0 % 40.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

ORIENTAZIOAK:



Ikasleek eskola saioetara etorri eta parte hartu behar dute eskolako jardunean eta eztabaidan. Emaitza eskolako parte hartzean (%20) eta bete beharreko zeregin bitan oinarrituko da: batetik ahozko aurkezpenean (%40) eta bestetik adibidetegi batean (%40). Aurkezpenak zerikusia izan behar du nahitaez mintegiko gai nagusiarekin, hots, aditz inflexioarekin.



Ikasleak uko egin ahalko dio ohiko deialdian aurkezteari baldin eta ikasleak deialdiari uko egiten diola jasotzen duen idazki bat aurkezten badio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lehenik, eta batzorde akademikoari gero, irakasgaiaren ebaluazio aldia bukatu baino gutxienez bi aste lehenago.





Baliabide metodologikoak (e-gelan eskuragarri)

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdian bezala ebaluatuko da.

Irakasgai-zerrenda

0. Mikroaldakortasuna aztertzen: zergatik eta zertarako

1. Euskal aditz inflexioa: dakienak badaki, ez dakienak baleki

2. Aditz laguntzailearen hautaketaz. Adizki ditrantsitiboen gainean

3. Ergatiboaren lekualdatzea eta lekualdatzearen ezabaketa

4. Datiboaren lekualdatzea

5. Osagarriaren markapen bereizgarria

6. Datibo komunztadurarik eza

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Oinarrizko bibliografiako atalean zehaztutako gehienak erabiliko dira.

Oinarrizko bibliografia

Fernández, Beatriz. 2001. “Absolutibo komunztaduradun ergatiboak, absolutibo komunztaduradun datiboak: ergatiboaren lekualdatzetik datiboaren lekualdatzera”. In Beatriz Fernández & Pablo Albizu (ed.) Kasu eta komunztaduraren gainean. On case and agreement. UPV/EHU. 147-165.

Fernández, Beatriz. 2014. i edo adikzio baten anatomia.” Gogoa. Donostia: UPV/EHU. 27-71.

Heath, Jeffrey. 1976. “Antipassivization: a functional typology”. In H. Thompson et al. (ed.) Berkeley Longuistic Society 2. Berkeley: Univ. of California. 202-211.

Hualde, José Ignacio. 2003. “Verbs. Finite forms.” In José Ignacio & Jon Ortiz de Urbina (ed.) A grammar of Basque. Berlin/New York: Mouton de Gruyter. 205-246.

Lafon, René. 1961. “Sur les forms verbales basques qui contiennnent un indice datif.” BSL 56-1, 139- 162.[Berrarg. 1999. In Jean Haritschelhar & Piarres Xarriton (ed.), Vasconiana. IKER 11. Bilbo: Euskaltzaindia. 411- 430.]

Mitxelena, Luis. 1960. “Gipuzcoano y vasco”. In Joseba Andoni Lakarra & Iñigo Ruiz Arzalluz (ed.) (2011) Luís Michelena. Obras Completas. VII. Fonética y Fonología, Morfología y Dialectología. 697-700.

Ortiz de Urbina, J., 1995, “Datibo komunztaduraren gainean”. In Ricardo Gómez & Joseba A. Lakarra (ed.), Euskal Dialektologiako Kongresua (Donostia, 1991ko Irailak 2-6), ASJU-ren Gehigarriak XXVIII. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia. 579-588.

Trask, Robert L. 1981. “Basque Verbal Morphology”. In Euskalarien Nazioarteko Jardunaldiak. Iker 1. Bilbao: Euskaltzaindia. 285-304.

Zuazo, Koldo. 2004. Euskalkiak, herriaren lekukoak. Donostia: Elkar.

Zuazo, Koldo. 2008. Euskalkiak, euskararen dialektoak. Donostia: Elkar.





Gainera, gai bakoitzaren aurkezpenean bibliografia espezifikoa aurkeztuko da.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Fernández, Beatriz, Jon Ortiz de Urbina & Josu Landa. 2009. “Komunztadurarik gabeko datiboen gakoez”. In Ricardo Etxepare, Ricardo Gomez & Joseba



A. Lakarra (ed.) Beñat Oihartzabali gorazarre [Festschrift for Bernard Oyharçabal]. Supplements of the International Journal of Basque Lingustics and Philology (ASJU) XLIII: 1-2. University of the Basque Country (UPV/EHU). 357-380.



Laka, Itziar. 1989. “Configurational heads in inflectional morphology: the structure of the inflected forms in Basque”. ASJU XXII-2. 343-365.



Mounole, Céline. 2015. “Datibo komunztaduraz eta laguntzaile hirupertsonalen diakroniaz.” In Beatriz Fernández & Pello Salaburu (ed.) Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. 473-490.



Odria, Ane. 2014. “Differential Object Marking and the nature of dative case in Basque varieties”. Linguistic Variation, 14-2. Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins. 289-317.



Ortiz de Urbina, Jon. 1989. Parameters in the Grammar of Basque. Foris: Dordrecht.



Rezac, Milan & Beatriz Fernández. 2013. “Dative Displacement in Basque”. In Beatriz Fernández & Ricardo Etxepare (ed.) Variation in datives: a micro- comparative perspective. New York: Oxford University Press. 256-282.



Aldizkariak

Dialektologia



Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiaren Urtekaria (ASJU)



Fontes Linguae Vasconum (FLV)



Glossa



Lapurdum



Linguistic Typology



Uztaro



Estekak

Ahotsak (Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea)- https://ahotsak.eus/







Basyque (Euskal sintaxiaren datu-basea) - http://ixa2.si.ehu.es/atlas2/index.php?lang=eu







Bonaparte ondareko eskuizkribuak - http://bonaparte.deusto.es/bonaparte/includes/index.php







Euskalkiak - http://euskalkiak.eus/







Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV)- http://basdisyn.net/Bas&Be/biv/?h=eu







Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA)- www.euskaltzaindia.eus. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa.







XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak