Gaia

XSLaren edukia

Hizkuntzalaritza Diakronikoaren eta Euskal Filologiaren Oinarriak II

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ikastaroaren helburu nagusia hizkuntza baten idazkiak haren historiaren ikuspegitik aztertzeko metodoak ezagutzea da. Ikasleak informazio zabala jasoko du, halaber, euskararen historiaren periodizazioaz, garai bakoitzeko egoera sozio-historiko eta soziolinguistikoaz eta lehen testuetatik euskara batua sortu zen arteko testuen ezaugarri material eta linguistikoez.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ULIBARRI ORUETA, KOLDOEuskal Herriko UnibertsitateaLan Kontratudun Bitarteko IrakasleaDoktoreaElebidunaEuskal Filologiakoldo.ulibarri@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Hainbat motatako euskal testu zaharrei ikerkuntza linguistiko eta filologikoan erabiltzen diren metodoak aplikatzeko gai izatea30.0 %
Hizkuntzaren garai historikoan gertatu den hizkuntza aldaketarekin lotuta dauden besteren ikerketa lanak modu kritikoan balioesten jakitea30.0 %
Testu bat dagokion testuinguru historikoan kokatzeko gaitasuna izatea, hala nola dauzkan arazo filologikoak aztertzeko.40.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala152035
Mintegia3710
Gelako p.121830

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak20.0100 %
Gai bat idatziz garatzea28.00 %
Irakurketa eta analisi praktikoak22.070 %
Tutoretzak5.0100 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 25.0 %
Azalpenak0.0 % 25.0 %
Idatzizko azterketa10.0 % 25.0 %
Lan praktikoak10.0 % 25.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.



***



Ohiko deialdian ikasleak eskolan proposatutako irakurketa eta ariketak egin beharko ditu. Ikastaro amaieran, horrezaz gainera, etxean galdera teoriko eta galdera praktiko bat landu beharko ditu, hitzartuko den datan irakasleari bidali beharko diona.

Galdera teorikoa ikastaroan zehar landutako edukiekin egongo da lotuta.

Galdera praktikoan testu iruzkin bat egin beharko du.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.



***



Ezohiko deialdian ikasleak eskolan proposatutako irakurketa eta ariketak osatu beharko ditu, lehenagotik eginak ez balitu eta, horrezaz gainera, ohiko deialdian bezalako galdera teoriko eta praktikoa landu beharko ditu eta irakasleari bidali hitzartutako epean.

Irakasgai-zerrenda

1. gaia. Hizkuntzaren Historiaren metodologia

1.1. Oinarrizko kontzeptuak

1.2. Filologia eta Linguistika Historikoa

1.3. Lekukotasun motak

1.4. testuak lekukotasun: abantailak eta arazoak

1.5. Testu edizioa eta azterketa

1.6. Denbora eta espazioa: ikerketa historikoaren ardatzak

1.7. Periodizazioa hizkuntzaren historian

2. gaia. Protohistoria

2.1. Definizioa eta hartzen dituen aroak

2.2. Akitaniera

2.3. Erdi Aroko euskara

3. gaia. Euskara arkaikoa (1600 arte)

3.1. Definizioa. Testuinguru historikoa. Egoera geografikoa eta soziolinguistikoa

3.2. Lehen lekukotasun zabalak

3.3. Ahozkotasuna eta idazketa

3.4. Ideia linguistikoak

3.5. Arabako euskara

3.6. Arkaismoak

3.7. Hizkuntzaren eboluzioari buruzko eta euskalki arkaikoei buruzko ondorioak

4. gaia. Euskara Zaharra (1600-1745)

4.1. Definizioa. Testuinguru historikoa. Egoera geografikoa eta soziolinguistikoa

4.2. Mendebaldeko euskara zaharra

4.3. Lapurtera klasikoa

5. gaia. Lehen Euskara Modernoa (1745-1891)

5.1. . Definizioa. Testuinguru historikoa. Egoera geografikoa eta soziolinguistikoa

5.2. Larramendiren egitasmoa

5.3. Euskalzaletasunaren sorrera eta bilakaera

5.4. Euskalki literarioak

5.5. Garaiko hizkuntzaren ezaugarri nagusiak

6. gaia. Bigarren Euskara Modernoa (1891-1968)

6.1. . Definizioa. Testuinguru historikoa. Egoera geografikoa eta soziolinguistikoa

6.2. Ideia linguistiko nagusiak

6.2.1. Erregularitatearen bila

6.2.2. Garbizaletasuna

6.2.3. Darwinismoa

6.3. Hiperbizkaiera

7. gaia. Euskara batuaren sorrera eta bilakera (1968tik aurrera)

7.1. Atarikoak

7.2. Testuinguru historikoa

7.3. Arantzazutik bergarara (1968-1878)

7.4. Villasante, Euskaltzaindiako presidente (1970-1989)

7.5. Leioako Biltzarra (1994)

7.6. Euskara eskoletan eta kalean

7.7. Arauetatik praktikara

7.8. Hiztegi batua

7.9. Batua eta euskalkiak

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasleak eGelan eskegiko ditu hala gaiak lantzeko materiala nola iruzkinduko diren testuak eta haiei buruzko bibliografia.

Oinarrizko bibliografia

Campbell, Lyle, 20133, "Philology: The Role of Written Records", in Historical Linguistics: An Introduction. Cambridge, MA: MIT Press.

Gómez, Ricardo & Blanca Urgell, 2010, "Descripción y defensa de la lengua vasca durante los siglos XVI y XVII", in A. M. González Carrillo (arg.), Post tenebras spero lucem: Los estudios gramaticales en la España medieval y renacentista. Varsovia & Granada: Instituto de Estudios Ibéricos e Iberoamericanos, Universidad de Varsovia & Universidad de Granada, 257-320.

Gorrochategui, Joaquín, 2009, "Vasco antiguo: algunas cuestiones de geografía e historia lingüísticas", Palaeohispanica 9, 539-555.

Gorrochategui, Joaquín, Iván Igartua & Joseba A. Lakarra (arg.), 2018, Euskararen historia, Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Lakarra, Joseba A., 1997, "Euskararen historia eta filologia: arazo zahar, bide berri", ASJU 31:2, 447-535.

Manterola Agirre, Julen, 2009, "Euskal artikuluak euskalki eta autoretan", Oihenart 24, 237-256.

Mitxelena, Koldo, 1964a, Sobre el pasado de la lengua vasca . Donostia: Auñamendi. Berrargit. J. A. Lakarra & I. Ruiz Arzalluz (arg.), 2011, Obras Completas (ASJUren Gehigarriak, 58), Donostia-Gasteiz: Gipuzkoako Foru Aldudia-UPV/EHU, V, 1-116.

Núñez Astrain, Luis, 2003, "Antigua extensión del euskera", in El euskera arcaico. Extensión y parentescos. Tafalla: Txalaparta, 137-179.

Núñez Astrain, Luis, 2004, "Euskararen antzinako hedadura", in Antzinako euskaraz, Donostia: Gaiak, 151-202.

Trask, R. L., 2014 [1997], "Connections with other languages", in Trask 2014 [1997], 358-415

Ulibarri Orueta, Koldo, 2009, "Viva Jesus dotrinaren azterketa bibliografia materialaren arabera", ASJU 43:1, 861-872.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Camino, Iñaki, 2008, "Nafarroa Behereko euskara zaharra", ASJU 42:1, 101-169.



Igartua, Iván & Xabier Zabaltza, 2012, Euskararen historia laburra, Donostia: Etxepare Euskal Institutua.



Lakarra, Joseba A., 1996, "Refranes y Sentencias-en hizkeraz eta bizkaiera zaharraz", in Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa, (Euskararen Lekukoak, 19). Bilbo: Euskaltzaindia, 147-198.



Laka, Itziar, 1987, "Sabino Arana Goiri eta Hiperbizkaiera", ASJU 21:1, 13-40.



Martínez Areta, Mikel (arg.), 2013, Basque and Proto-Basque. Language-Internal and Typological Approaches to Linguistic Reconstruction, Bern: Peter Lang.



Oyharçabal, Beñat, 2001, "Zenbait gogoeta euskarak letra hizkuntza gisa izan duen bilakaeraz", Litterae Vasconicae - Euskeraren Iker Atalak 8, 9-46.



Pérez Priego, Miguel Ángel, 2011, La edición de textos, Madril: Síntesis.



Zuazo, Koldo, 2005, Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.



—, 2014, Euskalkiak, Donostia: Elkar.

Aldizkariak

Anuario del Seminario de Filollogía Vasca Julio de Urquijo (ASJU)



Euskera



Fontes Linguae Vasconum (FLV)



Lapurdum



Oihenart



Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV)



Estekak

Orotariko Euskal Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.net/oeh



Klasikoen gordailua: http://klasikoak.armiarma.com



lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.net. Lexikoaren Behatokiaren Corpusa

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak