Gaia

XSLaren edukia

Euskal Literaturen Oinarriak II

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ikastaroko interesguneak



1.- Posmodernitateko literatura eta testuartekotasuna. Sarrera teorikoa

2.- Testuarteko hartuemanen modalitateak. Haien helburuak eta interpretazio ildoak.

3. Euskal literatura garaikidean islapena: Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiaren lanetan.

4. Intermedialitatea: euskal testuak eta zinema: Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe.



IRAKASGAIAREN GAITASUNAK:

1) Ikasleak euskal literatura aztertzeko gai izan daitezela inguruko herrialdeetako literaturekin eta beste arteekin harremanean.

2) Ikasleak euskal testuak aztertzeko metodologia kritikoen berri izan dezatela, bereziki testuartekotasuna eta intermedialitatea jorratzen dutenak.



IRAKASGAIA IKASI ONDOKO EMAITZAK

Ikasleak gai izango dira euskal literatura garaikidearen bilakera ulertu eta aztertzeko ikuspegi konparatista batetik, berau baldIntzatzen duten faktore kulturalak eta sozialak gogoan izanik.

Ikasleak euskal literatura garaikidea aztertuko dituzte teoria kritiko eta sozio-kulturalak aintzat harturik.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
OTAEGI IMAZ, MARIA LOURDESEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEuskal Filologialourdes.otaegui@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Euskal Pizkundea (1851-1936) garaiko ahozko eta idatzizko literaturaren ezaugarri orokorrak atzeman eta deskribatzen jakitea.35.0 %
Literaturaren arloko baliabide bibliografikoak, dokumentalak, teorikoak eta kritikoak eralitzen jakitea, eta zehazki, gelako jardueretan aztertuko diren testuei buruzko iruzkin literarioetan edota talde komentarioetan haietaz baliatzea.30.0 %
Literaturari buruzko ezagutza eguneratzea eta profitatzea, norbere kabuz garaturiko ikerketa lan dokumentatuak burutzean, literatura testuak errealitatea ulertu, aldatu edota zabaltzeko ulertuz, eta gogoan izanik zenbaitetan gizartean eragiteko gaitasun handia dela, nahiz orokorrean, nahiz haren zenbait esparrutan edota bilakaera mailetan (hala hezkuntza mailetan, nola moralarenean edota hizkuntzarenean) eta gogoan izanik, bereziki ekoizpen adierazgarria dela aro historikoen ikasketan, nazio identitatearen osaketa aroan duen garrantziagatik.35.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala121527
Mintegia6915
Gelako p.122133

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak15.0100 %
Ikaslearen lan pertsonala17.030 %
Irakurketa eta analisi praktikoak12.060 %
Talde-lana8.050 %
Testuen analisia20.0100 %
Tutoretzak3.060 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea20.0 % 20.0 %
Garatu beharreko galderak30.0 % 40.0 %
Lan praktikoak25.0 % 40.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiaren ebaluazioan, ikasleak eskoletan parte hartzea (irakurketak, azterketak, aurkezpenak) %40 baloratuko da eta amaierako lana, aldiz, % 60.



Ikasleek irakasgaiaren ebaluazio deialdiari uko egin nahi izanez gero, idatziz egitea eskatuko zaie.

Horretarako aski izango da irakasleari mezu elektronikoa egitea honako datuok adieraziz:

Ikaslearen izen-abizenak, UKO EGITEN DIO XXXXXXXX irakasgaiaren deialdiari.

Vitoria-Gasteiz, data. Izenpea

Ikaslearen posta ofizialetik egina behar du [@ikasle.ehu.eus] irakaslearen kontu ofizialera.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiaren ebaluazioa ezohiko deialdian egiteko beharrezkoa izango da ikastaroan landutako idazleei buruzko idazlan akademikoa aurkeztea, horretarako proposatu diren metodologiak balaituz.

Irakaslearekin adostutako egunean eta orduan lan horren aurkezpena eta defentsa egingo du ikasleak.

Irakasgai-zerrenda

TESTUARTEKOTASUNA ETA INTERMEDIALITATEA



Literatura konparatuaren oinarrizko azterketa medotodologiko gisa harturik, azalpen teorikotik abiatuko gara, ondoren euskal testuetako batzuetan aplikatuz, metodologia kritika gisa eman ditzakeen emaitzak forgatuko dira.

Horretara bideraturiko irakurketa eta ariketak burutuko dira.

Honako hiru egileren lanak jorratuko dira bereziki:

a) Bernardo Atxagaren "Zazpi etxe Frantzian"

b) Joseba Sarrionandiaren "ipuin arturikoak"

c) Kirmen Uriberen "Bitartean heldu eskutik"

d) Harkaitz Cano “Fikzioa, fikzio hutsa” eta "Belarraren ahoa".

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

GENETTE, Gerard. Palimpsestos. La literatura rn segundo grado. Taurus, 1989. Trad. Celia Fernandez Prieto.



AAVVV, Literatura Terminoen Hiztegia.Euskaltzaindia. 2008.



VÑAS PIQUER; David, Literaturaren kritikaren historia, EHU, 2009.



ATXAGA, BERNARDO, Zazpi etxe Frantzian, Pamiela, 2009.



SARRIONANDIA, JOSEBA, Narrazio guztiak (1979-90), Elkar 2011.



URIBE, KIRMEN, Bitartean heldu eskutik, Susa, 2001.

Oinarrizko bibliografia

IKASGAIAN ERABILIKO DENA:



GENETTE, Gerard. Palimpsestos. La literatura rn segundo grado. Taurus, 1989. Trad. Celia Fernandez Prieto.

AAVVV, Literatura Terminoen Hiztegia.Euskaltzaindia. 2008.

VÑAS PIQUER; David, Literaturaren kritikaren historia, EHU, 2009.

ATXAGA, BERNARDO, Zazpi etxe Frantzian, Pamiela, 2009.

CANO, HARKAITZ, Belarraren ahoa, 2004.

SARRIONANDIA, JOSEBA, Narrazio guztiak (1979-90), Elkar 2011.

URIBE, KIRMEN, Bitartean heldu eskutik, Susa, 2001.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BIBLIOGRAFIA OROKORRA







ALDEKOA, Iñaki (2010) Euskal literaturaren historia, Erein, Donostia.



AULESTIA, Gorka (1992) “Un siglo de literatura vasca” in Sancho el Sabio, .



IZAGIRRE (2000-2005) Poesía kaierak [Cuadernos de poesía] in www.susaliteratura.com/kaierak.html



MICHELENA, Luis (1960) Historia de la literatura vasca. Minotauro. Madrid.



GUTIERREZ CARBAJO, Francisco (2012) Literatura y cine. UNED editorial. Madrid.



PEÑA-ARDID, Carmen (1999) Literatura y cine.Una aproximación comparativa. Cátedra. Madrid.



Aldizkariak

ASJU; Lapurdum; Riev; Egan; Euskera; Fontes; Oihenart; Uztaro; Ustela, POTT, Susa, Oh Euzkadi!. (cf. http://andima.armiarma.com/)

Estekak

www.armiarma.eus



www.susa-literatura.eus



www.basqueliterature.com (Portal de literatura vasca)



http://hemeroketa.eus/



http://www.ehu.eus/ehg/literatura/ (Diccionario de la Literatura vasca)

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak