XSLaren edukia

Urtzi Reguero Ugarte

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
urtzi.reguero@ehu.eus

Urtzi Reguero Ugarte Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea da Gasteizko Hezkuntza eta Kirol fakultatean. Euskal Filologian lizentziatu zen 2010ean eta horren ondoren Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra atera zuen 2012an, Erdi Aroko euskarari buruzko masterra amaierako lana defendatu ondoren. Doktorea da 2017z geroztik Goi-nafarrera arkaiko eta zaharra: azterketa eta testuak doktorego tesiarekin.



Bere ikerketa esparrua filologiara, batez ere goi-nafarreraz idatzitako testu zaharren ediziora eta goi-nafarreraren bilakabide diakronikoa aztertzera lerratzen da. Horretaz gain, hizkuntzaren didaktika irakasle da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan 2015az geroztik, eta literaturaren bidezko hizkuntzaren didaktikari buruzko proiektu bat ari da garatzen.



2012an Aziti Bihia hizkuntzalari gazteen elkartea sortu zuen beste zenbaitekin batera eta, besteak beste Esteve Materraren dotrinaren edizioan parte hartu zuen. Bestalde, EHUko euskarazko testu zaharren edizio eta azterketak egiten dituen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa proiektuko lantaldeko kidea da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak