Breadcrumb

masterra-gakoak-filosofia-zientzia-gizartea-teknologia

Masterraren gakoak

Masterrak tresnak eskaintzen ditu zientziak eta teknologiak sortutako erronken ikerketa filosofikorako. Sustrai filosofiko handiko galderek (materiari, bizitzari, adimenari edo jakintzari buruzkoak) behar bezalako kokapena izango dute teoria eta praktika zientifiko ezberdinetan. Era berean, garapen teknozientifikoak irtenbideak eskaintzeaz batera, arazo filosofiko berriak sortzen ditu (gobernantzari buruz, produktuen izaerari buruz edo gizarte demokratikoetan duten lekuari buruz).

Diziplinarteko izaera nabarmena duelarik, gaitasunak garatzen ditugu arlo sozialaren, teknologikoaren eta zientifikoaren arteko elkargune konplexuan sortzen diren arazoen inguruko ulermen, ikerketa eta hausnarketa kritikorako, filosofiako doktorego programetarako sarbidea emanez (besteak beste).

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.600 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
BARANDIARAN FERNANDEZ, XABIER EUGENIO

masterra-4-arrazio-filosofia-zientzia-gizartea-teknologia

Irudia

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Hau master bakarra da filosofia, teknologia, zientzia eta gizartearen arteko elkargunean.
  • Ikasleei aukera ematen die norberaren prestakuntza eta ikerketa, filosofiak, zientziak eta teknologiak egungo garaiko gizartean dituzten arazoetara egokitzeko.
  • Masterraren diziplinarteko izaera nabarmenak sustatu egiten du filosofia, ingeniaritza, humanitate, natur zientzia eta gizarte zientzietako ikasleen arteko harrera eta lankidetza.
  • Egungo literatura zientifiko-teknikoaren eta filosofikoaren azterketa kritikoa ardatz duen metodologia, irakasle talde plural eta oso espezializatuaren eskutik.

masterra-irudia-filosofia-zientzia-gizartea-teknologia

Irudia

masterra-irteerak-filosofia-zientzia-gizartea-teknologia

Irteera profesionalak

Irtenbide profesional hurbilenak Filosofian egindako ikerketa eta irakaskuntza akademikoak dira.

Era berean, gai etiko, kultural, humanistiko, zientifiko eta teknologikoei buruzko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuak diziplina anitzeko testuinguruetan sortu, diseinatu eta gauzatzeko gaikuntzak aukera ematen du erakunde eta administrazio publikoetan, komunikabideetan, enpresa kulturaletan eta aholkularitza enpresetan edo GKEetan profesionalki jarduteko.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak