Masterraren gakoak

Gizarte Komunikazioa Unibertsitate Masterraren helburua da, hain zuzen, gizarte komunikazioaren ikerketari buruzko ezagutzetan sakontzea, etorkizunean doktorego tesia egin ahal izateko.

Komunikazioaren arloari aplikatutako gizarte ikerketaren ezaugarri teknikoak ikastearekin batera, programak sakon aztertzen ditu komunikazio, kultura eta telekomunikazio politiken eta "informazioaren gizarteko" politiken artean dauden batze prozesuak.

Hala, informazioarekin eta komunikazioarekin lotutako aldaketa teknologikoak, profesionalak eta kulturalak unibertsitateko ikerketari aplikatu nahi zaizkio, kazetaritza eta komunikazio ereduei buruzko ikerketa ildo berrien bitartez, berrikuntza prozesuak sortzeko eta aplikatzeko.

Master honekin zuzeneko sarbidea izango da Gizarte Komunikazioko doktorego programara.

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
ZUMALDE ARREGUI, IMANOL
imanol.zumalde@ehu.eus

Idazkaritza:
Laura López
laura.lopezc@ehu.eus
94601 3006

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Masterra zu bezalako pertsonengan pentsatuta antolatutakoa baita; hots, komunikazioaren zale amorratuak diren pertsonengan pentsatuta antolatutakoa.
  • Ezagutza espezializatuagoa lortuko duzulako, eta horrek ate asko irekiko dizkizulako.
  • Masterraren helburua unibertsitateko ikerketa jarduera delako.
  • Komunikazioaren arloko irakaskuntzan eta ikerketan eskarmentu handia duten irakasleek irakatsiko dizutelako.

Irteera profesionalak

  • Kazetaritza.
  • Publizitatea.
  • Gizarte komunikazioaren arloko ikerketa.
  • Irakaskuntza.

Iradokizunak eta eskaerak