Gaia
Gizarte-zientzien ikerkuntzarako sarrera
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Gizarte Zientzien ikerketaren hastapenak irakasgaia Globalizazioa eta Garapena eta Unibertsitate Masterrean nahitaezko irakasgai bat da, lehen lauhilekoan ematen dena.Masterreko ikasleak, ikasketak burutzerakoan, Globalizazioan eta Garapenean adituak izango diren neurrian, ezinbestekoa dute gai horien inguruan egindako eta eginbeharreko azterketa eta ikerketa lanetan jarraitutako prozeduretan trebatzea. Horrela, ikasketen testuingurua Gizarte Zientzietan kokatzen denez, beraien ezaugarrietara hoberen egokitzen den ikerketa-metodologia izango da aztergai. Gizarte ikerketa-proiektua aurrera eramateko urratsak eta estrategiak landuko dira, kualitatiboak zein kuantitatiboak.
Ikastaroa bukatzerakoan ikaslea gai izango da Gizarte Zientziaren arloko ikerlana diseinatzeko eta burutzeko, hau da, ikergaia, helburuak, hipotesiak , neurketak, informazioa jasotzeko tresnak, datuen bilketa, laginen osaera, informazioaren kudeaketa, metodologia diseinua eta datuen azterketa egiteko. Baita edozein ikerlan edo gizarte ikerketa-proiektua ebaluatzeko ere. Hortaz, masterreko beste ikasgaiekin duen lotura zentrala da: Ikasgaia hau burutzerakoan beste guztietan ikusitakoari buruz ikerketa lan bat egiteko gai izango dira. Are gehiago, nahitaez egin behar duten Master Bukaerako Lana burutzeko funtsezkoa da. Horrela, lan hori errazago enfokatuko dute eta modu askozaz eraginkorragoan egingo dute.
Horretarako jarraituko den gai-segida ondoko hau da:
Ikasgaiaren lehenengo gaian Gizarte Zientzietan ikerketa eta ezagutza zientifikoaren ezaugarriak aztertzearekin ikerketa prozesuaren urratsak ezartzen dira: ikergaia identifikatzea, ikerketaren diseinua, azterbideen garapena, metodoen aukeraketa eta ikerketaren komunikazioa. Halaber, estrategia metodologikoari dagokionez ikuspegi kualitatibo eta kuantitatiboen jartzen zaio arreta. Askotan, ikuspegi horiek kontrajarriak aurkeztu diren arren, beraien arteko banaketa-marra ez da hain zehatza eta proiektua osotasunean aztertu eta ikusi behar da, dimentsio bakoitzaren ekarpenez baliatuz eta, horrela, dikotomia hori baztertuz.
Bigarren gaian prozesuaren garapena ikuspegi kualitatibotik aztertzen da: Ikergaiaren definizioa eta hipotesiak, laginaren definizioa eta datuak jasotzeko tekniken sailkapen eta informazioaren trataera. Horien artean sakoneko elkarrizketa, eztabaida taldea eta Delphi teknikak aztertzen dira.
Hurrengo gaietan ikuspegi kuantitatiboan zentrala den datuen bilketa eta tratamendua jorratzen da. Datuak lortzeko iturri ezberdinak ikusteaz gain, horiek tauletan jaso, bildu eta antolatzeaz arduratzen den Estatistika Deskribatzailearen hastapenak ikusiko dira. Estatistikaren kontzeptu eta tratamenduetara hurbilketa Microsoft Excel programaren bidez egiten da. Horrela, maiztasun taulak osatzeko Excelek dituen funtzio bereziak erabiliko dira, baita taula dinamikoak ere. Aldagaiak aztertzeko ohikoak diren neurri deskribatzaileak lortuko dira, bai kalkuluak eginez, baita horretarako Excelek propio dituen tresnak erabiliz. Horien artean, Garapena eta Nazioarteko Lankidetzaren testuinguruan oso erabiliak diren Giza Garapen indizea, Lorenzen kurba eta Giniren indizea definitu eta kalkulatuko dira.
Modu horretan, datuen erabileraz eta horiekin egiten diren eragiketaz nahiz grafikoez baliatuz Excelen sakontzen da eta, bide batez, beste testuinguru askotan oso erabilgarria izango den tresna informatikoa ikasiko da.
Azkenik, ikerketa lana borobiltzeko, emaitzen komunikazioan jartzen da arreta. Txosten akademiko eta teknikoen ezaugarriak eta horiek osatzeko orduan kontuan hartu beharrekoak azpimarratzen dira.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
CASTRO IÑIGO, MARIA BELEN | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebakarra | Ekonomia Aplikatua | mariabelen.castro@ehu.eus |
DE SARACHU CAMPOS, AMAIA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebakarra | Ekonomia Aplikatua | amaia.sarachu@ehu.eus |
DEL VALLE LOROÑO, ANA IRENE | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Soziologia | anairene.delvalle@ehu.eus |
ISPIZUA URIBARRI, MARIA ANTONIA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebakarra | Soziologia | marian.ispizua@ehu.eus |
ZUPIRIA GOROSTIDI, LUIS MARIA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitate-Eskolako Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebiduna | Ekonomia Aplikatua | luismaria.zupiria@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
CE26970. Ikasleak munduko ekonomiaren zenbait alde aztertzeko beharrezkoak diren baliabide informatiko zein teknika kuantitatiboen erabileran trebatzea. Baita ere, giza garapena, ezberdintasuna, pobrezia, eta polarizazioa neurtzeko zenbait adierazle definititu eta kalkulatzeko. | 17.0 % |
CE26971. Ikerketa sozialean diseinu metodologikoak ezagutzea eta diseinu metodologikoak eta teknika kuantitatibo eta kualitatiboak erabiltzeko, kontrastatzeko eta modu arrazoituan ebaluatzeko trebetasuna garatzea, bai datuen produkzioan, bai globalizazioarekin, lankidetzarekin eta garapenarekin lotutako fenomeno eta arazoen azterketan iturri desberdinetako bigarren mailako datuak erabiltzean. | 17.0 % |
CE26972. Gizarte-ikerketa aplikatuko arazo bat formulatzea eta proiektatzea, berariazko gizarte-arazoaren izaerari eta helburuei ondoen egokitzen zaizkion ikerketa-estrategiak eta -teknikak erabiliz. | 17.0 % |
CG417 Ikerketa akademikoak formulatu eta gauzatzeko gaitasunak garatzea: informazioa bilatzea, hautatzea eta prozesatzea; ikerketetarako irteera hipotesiak eta helburu bideragarriak formulatzea; lanak egoki egituratzea; ondorioak lantzea; etab. | 17.0 % |
CE422 Informazioa lortu, antolatu eta ordenatzeko gaitasuna garatzea, baita analisi kritikoa oinarritu beharreko datu estatistikoen tratamendua ere. | 16.0 % |
CE423 Adierazpen gaitasuna garatzea, idatziz eta ahoz, behar bezala arrazoitutako eta oinarritutako argudioak argi, zehatz eta era sinesgarrian gauzatzeko, bai idatzizko testuen bidez bai ikasgelako aurkezpenetan. | 16.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 24 | 39 | 63 |
Mintegia | 18 | 18 | 36 |
Gelako p. | 18 | 33 | 51 |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ikasleen gaitasunak eta ezagutzak ebaluatzeko, sistema jarraitua aukeratu da. Masterrak berak ezarritako irizpideen arabera egingo da (Globalizazioa eta Garapena Unibertsitate Masterra. Metodologia eta ebaluazioa), eta bertan jasotzen den moduan irakasgaiaren ezaugarrietara egokituko da.Ebaluazio jarraituan erabilitako tresnak hobekuntza bilatzen duten heinean, hobekuntza-prozesu modura ulertuko dira. Lortutako kalifikazioa ehuneko hauekin lortuko da:
I. ZATIA.
Kurtsoko notaren %40 da eta horela banatzen da: derrigorrezko asistentzia eta eskoletan parte-hartzea (%20), egindako atazen kalitate eta kontrola (%20), ikerketa proiektuaren proposamena (%60). Ikerketa proiektua aurkezten ez duen ikasleak “Ez aurkeztua” kalifikazioa izango du.
Sesio bakoitzean edukiak lantzeaz gain, praktikan jartzen dira lan ezberdinetan,. Horietan ikerketa proiektuetako fase, erabaki eta diseinu ezberdinak jasotzen dira, horrela, ikaslea azken ikerketa proiektura bideratzeko asmoz. Lan guztiek berdin balio dute eta landutako edukiak aztertu eta barneratzako gaitasunaren arabera kalifikatuko dira.
II. ZATIA
Tutorialak, egindako atazen kalitatea eta eskoletara etortzeak, kurtsoko notaren %60.
Gai bakoitzean tutorial bat eta ataza bat egin behar dira. Horrela, ikasgaiaren barneratze maila balioztatu daitezke, hau da, ikasitako kontzeptu eta tekniken ezaguera eta ulermena. Ataza guztiek berdin balio dute.
Ikasle batek ebaluazioa jarraituari uko egiten dionean, “Ez aurkeztua” kalifikazioa izango du.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ezohiko deialdiaren ebaluazio sistema ohikoaren berbera da.Irakasgai-zerrenda
I. zatia1. gaia: Ikerkerketaren oinarriak: metodologia eta estrategiak
2. gaia: Teknika kuantitatiboak gizarte ikerketan. Datu bilketa eta analisia
3. gaia: Teknika kualitatiboak gizarte ikerketan. Datu bilketa eta analisia
II. zatia:
4. gaia: Excel eta estatistika deskribatzaileko sarrera
5. gaia: Maiztasun banaketak: bakunak eta bikoitzak
6. gaia: Neurri estatistikoak. Erregresioa eta korrelazioa
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Microsoft Excel programa instalatuta duten Ordenagailuak.Internetera sarbidea.
Irakasgaia jarraitzeko tutorialak.
eGelan zintzilikatutako material eta irakurgaiak.
Oinarrizko bibliografia
BÁRCENA RUIZ, M. J.; FERNANDEZ AGUIRRE, K.et al. (2007): Estatistika Deskribatzailearen eta Probabilitatearen Baliabideak. Leioa (Bizkaia): Ed. EHU/UPV.BERICAT, E. (1998) La integración de los métodos cuantitativo y cualitativo en la investigación social. Bartzelona: Ariel.
CARRASCAL ARRANZ, U. (2007): Estadística Descriptiva con Microsoft Excel 2007, Madrid: Ra-Ma.
CRESWELL, J.W. (1998) Qualitative inquiry and research desing: choosing among five traditions. London: Sage.
DENZIN Norman K eta LINCOLN Yvonna S. (eds.) (2009) [2nd Ed.] Handbook of Qualitative Research. Thousand Oaks, CA: Sage.
ETXEBERRIA MURGIONDO, J. (2011): Estatistika Aplikatua. Teoria eta praktika. Usurbil (Gipuzkoa): Ed. Elhuyar.
GARCIA FERRANDO M., IBAÑEZ J. y ALVIRA, F. (1994) El análisis de la Realidad Social. Métodos y técnicas de investigación social. Madrid: Alianza.
GORDO LÓPEZ, A.J. eta SERRANO PASCUAL, A. (2008). Estrategias y prácticas cualitativas de investigación social. Madrid: Pearson.
LIND, D.A.; MARCHAL, W. A.; WATHEN, S. A.(2012): Estadística aplicada a los negocios y la Economía. México. Ed. McGraw Hill.
OLEARY, Z. (2004) Guide to doing research. London: Sage.
OLEARY, Z. (2005) Researching Real-Word Problems. London: Sage.
RUIZ OLABUENAGA J.I. (1996) Metodología de la investigación cualitativa. Bilbao: Universidad de Deusto.
TRINIDAD, A.; CARRERO, V.; SORIANO, R. Mª (2006) Teoría fundamentada "Grounded Theory". La construcción de la teoría a través del análisis interpretacional. Madrid: Cuadernos Metodólogicos, 37.
VALLES MARTÍNEZ, M. S. (2003) Técnicas cualitativas de investigación social. Madril: Síntesis.
VASILACHIS DE GIALDINO, I. (Coord.) (2006) Estrategias de investigación cualitativa. Barcelona: Gedisa..
Gehiago sakontzeko bibliografia
CASAS SÁNCHEZ, J. M.; SANTOS PEÑAS, J. (2002): Introducción a la Estadística para Economía, 2ª edición. Madrid: Ed. Centro de Estudios Ramón Areces, S.A.MARTÍN GUZMÁN, P.; TOLEDO MUÑOZ, I. (2006): Manual de Estadística: Descriptiva. Pamplona: Ed. Thomson-Civitas.
MURES QUINTANA, M. J. et al. (2003): Problemas de estadística descriptiva aplicada a las ciencias sociales. Madrid: Ed. Pearson-Prentice-Hall.
PEÑA, D.; ROMO, J. (1997): Introducción a la estadística para las ciencias sociales. Madrid: Ed. McGraw Hill.
SEISDEDOS BENITO, A.; GARCÍA NAVARRO, I. (1994): Problemas de estadística aplicada a las ciencias sociales, 2ª edición. Salamanca: Ed. Amarú.
Aldizkariak
ALDIZKARIAKEMPIRIA. Revista de metodología de las CC.SS. (UNED) http://portal.uned.es/portal/page?_pageid=93,810378&_dad=portal&_schema=PORTAL
Qualitative Sociology
http://www.qualitativesociologyreview.org/ENG/index_eng.php
Social Research: An International Quarterly Of The Social Sciences (The New School for Social Research)
http://www.newschool.edu/cps/social-research/
Sociological Methology Journal (American Sociological Association)
http://depts.washington.edu/socmeth2/
International Journal of Social Research Methodology (Routledge)
http://www.tandf.co.uk/journals/tf/13645579.html
Quality & Quantity. International Journal of Methodology
http://www.springer.com/social+sciences/journal/11135
Social Science Research
http://www.sciencedirect.com/science/journal/0049089X
Estekak
Ikerketa kualitatiborako baliabideak:Ikerketa kualitatiborako baliabideak dituzten Webak.
Web Center of Social Research Methods.
Trochim, William M. The Research Methods Knowledge Base, 2nd Edition. Internet WWW page, at URL: <http://www.socialresearchmethods.net/kb/> (version current as October 20, 2006).
Ikerketa Kualitatiboa IC bloga.
Ikerketa kualitatiborako baliabide-sarea:
IC Taldea: Francisco Aguayo, Gabriel Guajardo eta Alemka Tomicic. www.investigacioncualitativa.cl
Metodologia Feministaren Diziplina arteko Mintegia (SIMReF)
La Rovira i Virgiliren ikerketa taldearen Weba. Ikerketa feministarako metodologien diziplinarteko topaketa http://www.simref.net
Estatitika erakundeak:
Eurostat, Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoa: www.eurostat.ec
Eustat, Euskal Estatistika Erakundea: www.eustat.eus
Ine, Estatistikako Institutu Nazionala: www.ine.es
Garapen eta lankidetzan lan egiteko interesgarriak diren erakundeen webguneak:
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea: www.oecd.org
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea: www.fao.org
Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria: www.acnur.org
Munduko Bankua: www.worldbank.org
Nazio Batuen Garapen Programa: www.undp.org
Nazioarteko Diru Funtsa: www.imf.org
Unicef, Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsa: www.unicef.org