Masterraren Gakoak
Hizkuntza- eta komunikazio-teknologiak —hala nola oinarrizko hizkuntza-ereduak, itzulpen automatiko neuronala, ahotsaren ezagutza eta sintesi eleaniztuna, elkarrizketa-sistema multimodalak edo bilaketa semantikoak— gure tresna digitalen funtsezko osagai bihurtu dira. Teknologia horiek ezinbestekoak dira bai pertsonen arteko komunikaziorako, bai pertsona-makina elkarrekintzarako, eta oso hedatuta dauden aplikazioetan aurki ditzakegu, hala nola laguntzaile birtualetan, itzulpen automatikoa duten bideo-deien plataformetan edo informazioa berreskuratzeko sistemetan.
Testuinguru berri horrek askotariko ezagutzak dituzten profesionalak esaktzen ditu: informatikan, hizkuntzalaritzan, adimen artifizialean, ikasketa automatikoan, hizkuntza-ereduetan eta hizketaren prozesamenduan.
UPV/EHUko Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP/LAP) masterra bokazio bikoitz horrekin sortu da: bai erabiltzaile aurreratuak prestatzeko, bai hizkuntza-teknologien aurrerapena gidatuko duten ikertzaileak eta garatzaileak trebatzeko.
Master hau HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroak babesten du, hau da, lengoaia naturalaren prozesamenduan (LNPn) nazioarteko erreferentea den ikerketa-zentroak. Gainera, HiTZek Adimen Artifiziala eta Hizkuntza Teknologiako Katedra ere sustatzen du.
Master honek zuzeneko sarbidea ematen du Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktorego-programara.