Masterraren Gakoak

Ikerketa biomedikoa funtsezko erreminta da egun biztanleriaren bizi-kalitatea eta -itxaropena hobetu ahal izateko. Arlo honek aldaketa izugarriak bizi izan ditu azken urteotan, metodologikoki zein kontzeptualki. Horri esker, eta ikerketa biomedikoak egun bere esku dituen analisi-erreminta berriak ikusita, orain arte sendaezinak ziren patologien tratamenduan eta sendatzean ere pentsatzen hasiak gara.

Gaixotasunaren garapenean inplikaturiko mekanismo molekular, zelular eta fisiologikoen inguruko prestakuntza eguneratua eskaintzen du masterrak. Informazio hori guztia beharrezkoa da interes biosanitarioa duten gaien inguruko emaitzak eta baliozko ondorioak emango dituzten ikerketa lanak garatu ahal izateko.

Masterrak ikerketarako joera garbia dauka, doktorego ikasketen atarikoa den heinean. Zuzeneko sarbidea ematen du Ikerketa Biomedikoa Doktorego Programara.

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
ASUMENDI MALLEA, AINTZANE
aintzane.asumendi@ehu.eus

Idazkaritza:
Mª Mar Niño
mariadelmar.nino@ehu.eus
946013436

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Esperimentaltasun maila handia eta Biomedikuntzaren arloko errendimendu handiko ikertaldetan sartu ahal izatea.
  • Ekintzailetzari buruzko prestakuntza berezia: berrikuntzaren kudeaketan gaitzea.
  • Komunikazio zientifikoan gaitzea.
  • Ordutegia arratsaldez, ikasketak eta beren jardun profesionala bateratu nahi dituzten ikasleentzat.

Irteera profesionalak

  • Arlo biosanitarioko enpresak.
  • Ikerketa biomedikoko zentro publikoak (ospitaleak, ikerketa biosanitarioko institutuak, etab.).
  • Irakaskuntza eta ikerketa unibertsitatetan
  • Bioteknologiako enpresa eta ikerketa zentro pribatuak.
  • Ikerketa kudeatzeko enpresak.

Iradokizunak eta eskaerak