Masterraren Gakoak

Egungoa bezalako eszenatoki konplexu, globalizatu eta erabat lehiakor baten barruan, geroz eta gehiago dira berrikuntzan eta ekoizpen eta finantza bitartekoen erabilera arrazionalean oinarritutako ekoizpen eredu baten alde egin dutenak.

Testuinguru berezi honetan, pertsonen gaitasunen balioesteak, gizarte eta ingurumen erantzukizunak eta ezagutzaren erabilera intentsiboak, sareko antolakuntza lanak eta publikoa-pribatua lankidetzak garrantzi handia hartu dute.

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Masterrak maila handiko prestakuntza egokia eskaintzen du ingeniaritza jarduera garatu ahal izateko erakunde konplexuen eremuan, zuzendaritza eta erakunde berrantolaketako eginkizunak hartuz.

Bere prestakuntza programaren xedea da erakunde-enpresaren arazoak zuzentzeko konponbideak bilatzea, funtzionamendu zein diseinu izaerakoak, enpresa eta beste erakunde batzuen egoera egituratuen azterketatik abiatuta. Honela, izaera estrategikoko diagnostiko egokiak zehazten dira.

Eta konponbideen bilaketa estrategiaren eta erakundearen diseinuaren artean dauden harremanak, bere funtzionamendu baldintzak eta enpresa hartzen duen ekonomia, politika, lege, gizarte, teknologia eta ingurumen mailako ingurugiroa ulertzean oinarritzen da.

Industria antolaketaren eremutik kanpoko ingeniaritza gradu titulazioetatik etorrita masterrera sartzen diren ikasleek prestakuntza osagarriei buruzko ikastaroak egin beharko dituzte.

Master honek Doktorego programetara sartzeko aukera emango du.

Eskainitako plazak

60

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

3.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
CILLERUELO CARRASCO, ERNESTO JESUS

Idazkaritza:
SECRETARÍA EUI-VI

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Derrigorrezko praktikek nahiko pisu erlatibo altua dute ikasketa planaren barruan.
  • Nazioarteko titulu bikoitza lortzeko aukera
  • Paper garrantzitsua I+G+b kudeaketari loturiko prestakuntza ibilbidean
  • MAL enpresan egindako praktiketan zehar egiteko aukera

Parte-hartzaileak:

Logotipo de Estia

Aukera profesionalak

Erantzukizuneko karguak enpresako bitarteko guztien kudeaketan: Teknologia, I+G+b, Finantza, Ekoizpen eta Logistika atalekoak, Giza Baliabideak, Marketing, Kalitatea, Ingurumena, etab.

Iradokizunak eta eskaerak