Masterraren gakoak
Egungoa bezalako agertoki konplexu, globalizatu eta erabat lehiakorrean, geroz eta gehiago dira berrikuntzan eta ekoizpen eta finantza baliabideen erabilera arrazionalean oinarritutako ekoizpen eredu baten alde egin dutenak.
Testuinguru berezi horretan, garrantzi handia hartu dute pertsonen gaitasunak balioesteak, gizarte eta ingurumen erantzukizunak, ezagutzaren erabilera intentsiboak, sareko antolaketa-lanak eta lankidetza publikoa-pribatuak.
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Masterrak maila handiko prestakuntza eskaintzen du ingeniaritza jarduera garatu ahal izateko erakunde konplexuen eremuan, non zuzendaritza eta erakunde berrantolaketako eginkizunak gauzatzea beharrezkoa izango den.
Prestakuntza-programa erakundeen arazoei irtenbideak ematera bideratzen da. Arazo horiek bai funtzionamendukoak bai diseinukoak izan daitezke, eta erakundearen egoeraren azterketatik abiatuta, bereziki estrategikoa izango den diagnostiko zehatz bat egiteko, irtenbide egokienak diseinatu eta martxan jarri ahal izango dira.
Konponbide horien oinarria izango da bai erakundearen estrategiaren eta diseinuaren arteko harremanak, bai haren funtzionamendu-baldintzak eta bai haren testuinguru ekonomiko, politiko, legegile, sozial, teknologiko eta ingurumenekoaren ezaugarriak ulertzea.
Master honek doktorego programetara sartzeko aukera ematen du.
Onartzeko izapidean. Irakaspena 2026/2027 ikasturterako aurreikusten da.