Masterraren gakoak
Laborantzaren produktibitatea handitzea, elikagaien segurtasuna, klima aldaketaren eta lurraren eta uren kutsaduraren eragin kaltegarriak… gizarteak egun dituen erronka handienetakoak dira. Desafio berri horiei erantzuteko, ezinbestekoa da urrats zientifikoak egitea eta alor hauetan espezializatutako profesionalak trebatzea.
Unibertsitate arteko Ingurugiroaren Agrobiologia Masterra bi unibertsitatek eskaintzen dute elkarlanean: UPV/EHUk eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP). Helburua da trebakuntza profesionala eta ikerkuntzakoa eskaintzea nekazaritza eta ingurumen arloetan, doktore tesia hasi edo maila goreneko prestakuntza profesionalizatu bati ekiteko, laborantzari eta basogintzari loturiko ingurumen gaietan.
Master amaierako ikerlana egin ahal izango duzu ikasturte akademiko berean. Horretarako, masterreko irakasleen tutoretza pertsonalizatua izango duzu, eta masterra UPV/EHUn, NUPen edo erakunde kolaboratzaileetan egin ahal izango duzu.
Master honek sarbidea ematen du Ingurugiroaren Agrobiologia doktorego programara.
Master hay Ingurumen Kudeaketa kategoriako bost master onenen artean dago, "Suplemento 250 másteres 2024-2025" gehigarriaren arabera.