Breadcrumb

master-claves Máster Universitario en Ingeniería y Gestión Ambiental

Masterraren gakoak

Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa unibertsitate arteko masterraren helburu nagusia da ingurumen ingeniaritzaren arloan banaka jarduteko edo lantaldeak zuzentzeko gaitasuna duen ingeniari bat prestatzea.

Barne premien bilakaerak eta Erkidegoko legedi zorrotzera egokitzeak premiaz eskatzen dio unibertsitateko tituludun, ikertzaile eta jardunean ari diren profesionalen gero eta kopuru handiago bati ezagutza espezializatuagoak eskuratzea eta horiek praktikan aplikatzea ere, zientzia tradizionaletako ingurumen gaiei buruzko prestakuntza orokorraz gainera. Horri esker, ingurumen teknologien hainbat arlotan garatu ahalko dituzte analisi metodoak, ikerketa eta berrikuntza ildoak, garapen teknologikoa eta kudeaketa, betiere gure inguruneko baldintza espezifikoetara eta merkatu tradizionaletara egokituta.

Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa masterrak sektorearen eskaera horiei erantzun nahi die prestakuntza programa oso baten bidez.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

90

Iraupena

1,5 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

3.000 €

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Kantabriako Unibertsitatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
GARCIA FERNANDEZ, JOSE ANTONIO

Idazkaritza :
SECRETARÍA EIB - BILBAO

946013917

master-4-razones Máster Universitario en Ingeniería y Gestión Ambiental

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Hautazko atal zabala duen master ofiziala, aukera ematen duena zuzenean sartzeko Ingurumen Ingeniaritza doktorego programara.
  • 10 urteko ibilbidea, ikasleen gogobetetze maila handiarekin.
  • Unibertsitate arteko master bat denez, unibertsitate bakoitzak bere gain hartzen du bere taldeak espezialistak diren (maila profesionalean eta ikertzailean) arloetako irakaskuntza.
  • Masterraren ordutegiari esker, arduraldi osoa edo partziala hauta daiteke (gradudunentzat edo egun lanean ari diren profesionalentzat).

participantes-ingenieria-gestion-ambiental

Unibertsitate partaideak

Kantabriako Unibertsitatea

master-salidas Máster Universitario en Ingeniería y Gestión Ambiental

Irteera profesionalak

Ingurumen arloko ingeniaritza edo aholkularitza enpresak, ingurumen zerbitzuak, tratamendu instalazioak (ura, hondakinak, lurzorua edo gasak), ingurumen gaietan eskumena duten administrazio edo organismo publikoak, eta Enpresa eta Zentro Teknologikoetako ingurumen sailak edo I+G+b.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak