Masterraren gakoak
Gure gizarte zein ekonomiaren karbono-aztarna murrizteko helburuarekin, beharrezkoa da zenbait diziplinaren inguruan zorrotz eta egoki ikertzea; energiaren biltegiratzearen eta konbertsioaren inguruan, besteak beste. Teknologia hauek funtsezkoak dira beroketa globalari eta segurtasun energetikoari ekitean jasangarritasun arloan sortzen diren desafioei aurre egiteko. i-MESC masterrak diziplina arteko ikuspegi batetik zenbait oinarrizko eremu eta eremu aplikatu lantzen ditu: materialen zientzia, elektrokimika, kimika, teknologia fotovoltaikoak, erregai pilen eta baterien teknologia. Bi urtean zehar, i-MESC masterrak aukera ematen die ikasleei hiru kategoria nagusiei loturiko gaitasun ugari eskuratzeko:
- Kimikaren oinarriei buruzko ezagutza zientifiko sakona: litioa-sufrea, akuosoak, metal airea, superkondentsadoreak, bateria organikoak, bateriak egoera solidoan, ioi metalikoen bateriak, anodo metalikoak, teknika elektrokimiko aurreratuak, baterien ikuskapena, segurtasuna, etab.
- Know-how: informatika eta modelatua, espektroskopia aurreratuak, baterien ingeniaritza, IoT (Gauzen Interneta), ikerketa bibliografikoa, I+G emaitzen analisia eta emaitza horiei buruzko txostenak sortzea, proiektuen garapena eta exekuzioa.
- Gizarte gaitasunak: ingelesa, ahozko eta idatzizko komunikazioa, kultura artekotasuna, egokigarritasuna, autoestimua, autonomia, ekimen gaitasuna, sormena, talde espiritua, espiritu kritikoa, etab.
* Prezioa, mugikortasuna, bekak eta hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu masterraren web orria https://i-mesc.eu/