presentacion-lengua-literatura

Masterraren zortzi espezialitateetako bat da, hezkuntza arautuan (Hizkuntza Eskola Ofizialak barne) bertako hizkuntzak (euskara eta gaztelania) zein atzerriko hizkuntzak eta literatura-gaiak irakatsi nahi dituztenei zuzendua.

Bi modulutan banatzen da. Lehenengo moduluaren helburu nagusia eleaniztasun egoeran kontuan hartu beharreko aldagaiak sakonki ezagutzea da. Bigarrenean, berriz, diziplinaren curriculuma eta didaktika espezifikoak lantzen dira.

Horrekin batera, Practicumarekin eta Master Amaierako Lanarekin lotura zuzena duten bi irakasgai daude.

Irakasgaietako batean hizkuntza eta literaturaren ikasgelan ikertzeko ezagutu beharreko oinarrizko printzipio eta teknikak lantzen dira. Bestean, berriz, hizkuntzen eta literaturaren irakaskuntzan dauden berrikuntza-ildoen oinarriak, helburuak eta kezkak, Europar Batasuneko eremuan aintzat hartutako printzipioetatik abiatuta.

XSLaren edukia

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.300 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
MARCHUETA PEREZ, AITOR

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak