Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterraren zortzi espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berdina den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da.

Prestakuntza bi modulutan antolatuta dago. Lehenengo moduluaren helburu nagusia da diziplinaren didaktika espezifikoa eta curriculuma, eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakaskuntzari egokitutako metodoak ezagutzea; bigarren moduluarena, aldiz, estrategia eta metodo horiek espezialitateko eduki eta gai zehatzetan aplikatzea.

 

Natura zientzien eta matematikaren irakaskuntza eta ikaskuntzaren garapen teoriko eta praktikoaren ezagutzan sakontzen da.

Eskainitako plazak

264

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.300 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
MONZON GONZALEZ, FRANCISCO JAVIER

Iradokizunak eta eskaerak