Gaia

XSLaren edukia

Lurraren Zientzien Irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

“Lurraren Zientzien Irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan” ikasgaia Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterreko hautazko ikasgaia da eta Natur Zientziak eta Matematikaren espezialitateari dagokio. Guztira 3 kreditu ECTS dira, hau da 30 presentzialak dira eta 45 ez-presentzialak.

Lur planetako Geologia eta Biologiako oinarrizko ezaugarrietatik abiaturik, Euskal Herriko ezaugarri fisiko eta naturalak aztertuko dira. Horretarako egunerokotasun hurbileko behaketa eta prozesuetan erreparatuz (eguneko Astronomia, edaten dugun ura, inguru hurbileko fosilak, sortzen ditugun hondakinak…) eta egungo paisaia deskribatuz, ingurumenaren kontserbazio-arazo handienak zehaztuko dira. Era horretan, irakaskuntza problematizatuari helduko diogu eta zientziaren hezkuntzaren estrategia eta metodologia nagusiak praktikan jarriko dugu, indagazioa eta arazoetan oinarritutako irakaskuntza hain zuzen ere. Oinarri biofisikoa duten problematika horien aurrean Jasangarritasunaren Hezkuntzaren erronkak ezarriko dira.

Irakaslegoaren formakuntzara bideratuta dagoen master honetan ikasgaiaren helburu soila ez da kontzeptuak lantzea, baizik eta ikaskuntza/irakaskuntzako prozesuetan sakontzea, ikaslegoaren zailtasunak eta ohiko akats kontzeptualak identifikatuz. Beraz, ikaslegoaren konpetentzia zientifikoa eta jasangarritasunerako konpetentzia sustatzeko zenbait estrategia eta baliabide jorratuko ditugu lur zientzien ulermena benetako egoeretara aplikatu dezaten eta kontzeptuen arteko loturak eraiki dezaten. Eta horretarako gure egunerokotasuneko adibideak erabiliko ditugu, bai eta metodologia dozente aktiboak eta lankidetza kooperatiboaren baliabideak ere.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
DIEZ LOPEZ, JOSE RAMONEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaZientzia Esperimentalen Didaktikajoseramon.diez@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Conocer y aplicar propuestas docentes innovadoras en el área de ciencias de la naturaleza25.0 %
Saber analizar críticamente unidades didácticas con respecto a los resultados de la investigación en enseñanza de las ciencias25.0 %
Conocer y aplicar metodologías innovadoras en la enseñanza de la ciencias25.0 %
Conocer y aplicar técnicas básicas de evaluación e investigación en enseñanza de las ciencias25.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala153045
Gelako p.151530

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak10.030 %
Eskola magistralak15.0100 %
Kasu praktikoen ebazpena10.030 %
Ordenagailuko praktikak10.020 %
Proiektuen aurkezpena eta defentsa10.020 %
Talde-lana20.040 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak30.0 % 40.0 %
Idatzizko azterketa30.0 % 40.0 %
Lan praktikoak30.0 % 40.0 %

Irakasgai-zerrenda

1. Espezializazio dozenteari dagozkion materien eduki curricularren ezagutza, eta era berean irakaskuntza/ikaskuntzako prozesuen ezagumendu didaktikoen multzoaren ezagutza.

2. Irakaskuntza/ikaskuntzako prozesuaren planifikazioa, garapena eta ebaluazioa. Horretarako ikaskuntza bakoitzaren konpetentzia espezifikoak bereganatzeko prozesuak bultzatuko dira, beti ere ikasleen maila eta aurretizko fomakuntza, eta euren orientazioa kontutan hartuz.

3. Euskarri desberdinetako informazioa (ahozkoa, paperezkoa, ikus-entzunezkoa, digitala aedo multimedia) bilatu, eskuratu, prozesatu eta komunikatzea, eta irakaskuntza/ikaskuntzako prozesuetan aplikatzeko ezagutzan eraldatzea.

4. Ikaskuntza-eremuak diseinatzea eta garatzea gizartean bizitza errazteko, erabakiak hartzeko eta etorkizun jasangarria eraiki ahal izateko, hau da, ekitateari, emozio- zein balorretan oinarritatutako hezkuntzari, gizonezko eta emakumezko eskubide eta oportunitate berdintasunari, hiritartarsun formakuntzari eta giza-eskubideei errespetuari arreta eskeiniko diona.

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Anguita, F. (2002). Biografía de la Tierra. Madrid: Marín.

COSCE-Confederación de Sociedades Científicas de España (2011). Informe ENCIENDE. Enseñanza de las Ciencias en la Didáctica escolar para edades tempranas en España. http://www.cosce.org/pdf/Informe_ENCIENDE.pdf

Decreto 236/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de la Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónomoa del País Vasco (BOPV, 15-01-2016).

Decreto 127/2016, por el que se establece el currículo de Bachillerato y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco (BOPV, 23-09-2016)

Driver, R., Guesne, E. & Tiberghien, A. (Koord.). (1989). Ideas científicas en la infancia y la adolescencia. Madrid: Morata.

Eusko Jaurlaritza (2015). Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen 236/2015 Dekretuaren II. Eranskina. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 9. 2016/01/15. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH_curriculum_osoa.pdf

Garrido, J.M., Perales F.J. & Galdón M. (2008). Ciencia para educadores. Madrid: Pearson Educación.

Harlen, W. (2007). Enseñanza y aprendizaje de las ciencias (4. arg.). Madrid: Morata.

Jiménez, M. P. (Koord.). (2003). Enseñar ciencias. Barcelona: Graó.

Mcconnell, T.J., Parker, J. & Eberhardt, J. 2017. Problem-Based Learning in the Earth and Space Science. Classroom K-12. National Science Teachers Association. Virginia.

Molles, M. Jr., 2011. Ekologia, kontzeptuak eta aplikazioak. EHUko argitaletxea.

Pedrinaci, E. (Koord.). 11 ideas clave: El desarrollo de la competencia científica. Barcelona: Graó.

Sanmartí, N. 2010. 10 ideas clave. Evaluar para aprender. Ed. Graó.

Strahler, Arthur. 1992. Geología Física. Omega. Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Driver, R. et al. 1989. Ideas científicas de la infancia y la adolescencia. Morata, Madrid.



Garrido, J.M., Perales F.J. & Galdón M. 2008. Ciencia para educadores. Pearson Educación, Madrid.



Harlen W. Reimpresión 2007. Enseñanza y aprendizaje de las ciencias. MEC/Morata. Madrid.



Sanmartí, N. 2010. 10 ideas clave. Evaluar para aprender. Ed. Graó.



Shayer, M. & Adey, P. (1984). La ciencia de enseñar ciencias. Madrid: Narcea.



Strahler, A. (1992). Geología Física. Madrid: Omega.











Aldizkariak

Alambique



Enseñanza de las Ciencias



Alambique: Didáctica de las Ciencias Experimentales: https://www.grao.com/ca/productes/revistes?c=ALA



Aula de Innovación Educativa: https://www.grao.com/ca/productes/revistes?c=AUL



Ekaia: http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia



Elhuyar: https://aldizkaria.elhuyar.eus/



Enseñanza de las Ciencias de la Tierra: http://www.aepect.org/ect/



Enseñanza de las Ciencias: Revista de Investigación y Experiencias Didácticas http://ensciencias.uab.es/



Ihitza: https://www.euskadi.eus/informacion/revista-ihitza/web01-a2inghez/es/



Revista Electrónica de Enseñanza de las Ciencias: http://reec.uvigo.es/



Revista Eureka sobre Enseñanza y Divulgación de las Ciencias: https://revistas.uca.es/index.php/eureka



Tantak: http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Tantak



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak