Breadcrumb

GAKOAK - Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus Masterra -MER- (Plan berria)

Masterraren gakoak

Oro har, ozeanoek eta itsasoek lurreko eta ur gezako ekosistemek baino dibertsitate biologiko handiagoa dute. Itsas ekosistemek funtsezko zeregina dute kliman eta klima-ereduetan. Bizitzarako ezinbestekoa izateaz gain, itsas inguruneak ere ekarpen handia egiten dio oparotasun ekonomikoari, ongizate sozialari eta bizi-kalitateari.

Nahiz eta gizarteak askotan gutxietsi dezakeen lehen aipatutako alderdien garrantzi sozioekonomikoa, gizakiaren eraginak itsas ingurunean duen inpaktua maiz agerian geratzen da. Hidrokarburoen isuriei (Exxon, Erika, Prestige, Deep Sea Horizon) eman beharreko erantzunak diziplina anitzeko pertsonalaren parte hartzea behar du (ozeanografoak, itsas biologoak, kimikariak, geologoak eta ingurumen gestoreak). Klima-aldaketaren ondorioak, hala nola itsas azaleko uraren berotzea, itsas mailaren igoera eta ozeanoen azidotzea eta eutrofizazioa, gero eta kezka handiagoa sortzen ari dira gobernuen, zientzialarien eta gizartearen artean. Arazo adierazgarriak dira; ezin da horietako bat ere bereizita konpondu. Ozeanoaren ekonomiaren hazkunde-aurreikuspenek eta enplegua sortzeko duen potentzialak arrakasta izango dute soilik ozeanoen osasuna behar bezala zaintzen bada (The Ocean Economy en 2030, ELGA 2016). Azken hamarkadetako itsas industria batzuen hazkundeak ustiapen-maila handiagoak iragartzen ditu, eta, beraz, itsas ingurunea ulertzen duten langile kualifikatuen eskaera handiagoa.

Beharrezkoa da formazioa klima-aldaketaren ondorioak ulertzeko; kostaldearen kudeaketa jasangarria egiteko; itsasoko eta kostaldeko ekosistema babesteko; eta ozeanoetako biodibertsitatea eta natura-ondarea kontserbatzeko.

Masterrak EAQAJP (European Approach for Quality Assurance of Joint Programmes) etiketa jaso du, horren bidez, Europako Batzordeak masterraren kalitatea eta nazioarteko profila nabarmentzen ditu.

* Prezioari buruzko informazioa nahi izanez gero, masterreko idazkaritzan galdetu.

 

XSLaren edukia

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Universidade dos Açores (Portugal)

University of Southampton (Erresuma Batua)

Université de Bordeaux (Frantzia)

Université de Liège (Belgika)

PIE

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
SOTO LOPEZ, MANUEL

Idazkaritza :
Jon Ander Bazeta López

ARRAZOIAK - Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus Masterra -MER- (Plan berria)

4 arrazoi master hau aukeratzeko  

  • Nahitaezko mugikortasuna funtsezkoa da ikasketaren emaitzak eta programa arrakastatsu izan daitezen, bai eta ikasleen gizarte gaitasunak garatzeko erraztasunak eman ere.
  • Irakaskuntza eta ikasketa berritzaileak; unibertsitate bikaintasuna Europako Unibertsitate Eremuan.
  • Lehiakortasuna ikerkuntzan eta itsas ingurunearen gestioan.
  • Programatutako jarduera erlazionatuak, udako ikerketa praktikak eta lan txertaketarako praktikak eginda, hobetuko dira gaitasun orokorrak eta zeharkakoak.

PARTAIDEAK - Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus Masterra -MER- (Plan berria)

Unibertsitate partaideak

Université de Bordeaux
Liège Université
University of Southampton

IRTEERAK - Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus Masterra -MER- (Plan berria)

Irteera profesionalak

Programa arrakastaz amaituz gero, ikaslea prest egongo da itsas sektore ezberdinetako lidergoan jarduteko, hala nola, ingurumenaren kontserbazioa eta gestioa, gobernuz kanpoko erakundeak eta gobernu eskala guztiak, tokikotik hasi eta mundu mailara arte.

Sektore publiko eta pribatuetako enplegatzaileek kalitate goreneko graduatuak behar dituzte gestore, planifikatzaile, politiko, ikertzaile edo aholkulari gisa, itsas ingurumenaren gestioan aldea markatuko dutenak. Gai konplexuetan pentsatzeko gai diren pertsonak behar dituzte, itsas ingurunea kanpoko neurketa eta ereduen bidez azter dezaketenak, proiektu eta programak gestionatzen dakitenak, lidergo eta gaitasun pertsonalak behar bezala garatu dituztenak.

MER partzuergoak sendotu egiten du garapen profesionala, ikasleak matrikula egiten duenetik bertatik. Perspektiba profesionala matrikula egiterakoan ematen zaio eta online ere eskuragarri dago MER Consortiumen webgunean. Bertan dira: jarraibide, esteka eta erreferentziak, ikasleak egin litzakeen karrera eta perspektiba profesionalen inguruan orientatzeko; lana bilatzeko esteka interesgarriak; eta argitaratutako egiazko lan eskaintzen adibideak, jakin dezaten zeintzuk diren baldintzak eta betebeharrak mundu errealean enplegurako aukera ezberdinak izateko. Urtero berrikusten da, webgunea eguneratzeaz batera. MER + EMJMD tutoreak eta ikerketa proiektuko gainbegiratzaileak ere aholkuak emango dizkiote ikasleari karrera eta lan aukera ezberdinei buruz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak