Masterraren gakoak

Master honi esker Merkataritza-nabigazioko makinabururako lanbide arautua eskura daiteke, eta hori da gradu profesional hori lortzeko aukera bakarra.

Programaren helburua da ikasleei beharrezko prestakuntza zientifiko-teoriko eta metodologikoa ematea, instalazio energetikoaren, propultsio-instalazioen eta bestelako itsas-sistemen operazio, mantentze-lan, konponketa, optimizazio, kalkulu eta kudeaketarekin lotutako jarduerak garatzeko.

Prestakuntza diziplina anitzekoa da, eta alderdi teknikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta itsas-segurtasunekoak jorratzen ditu. Horri esker itsas-industrietan eta lur-industrietan lan egin daiteke eta, hala, lan-merkatuko beste alor batzuetan txertatzea errazten du, itsas-administrazio zentral eta autonomikoetan, irakaskuntzan, ontzi-ikuskaritzan, ontzi-enpresetan edo ontzioletan, esaterako.

Masterrarekin Ingeniaritza Nautikoa, Itsas Ingeniaritza eta Itsasontzi Erradioelektronikako Doktorego Programa egin daiteke. Programa hori nazioko unibertsitate artekoa da, Kantabriako Unibertsitatearen ardurapean eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren, La Lagunako Unibertsitatearen eta Oviedoko Unibertsitatearen parte-hartzea du.

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.600 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
AMEZUA SAN MARTIN, ENRIQUE

Idazkaritza:
MARTÍN ELORZA, ARRATE

946014881

Master hau ikasteko 4 arrazoi

  • Makinaburu izateak mugagabeko eskudantziak eskaintzen ditu, munduko ontzi guztietako merkataritza-ontzietan.
  • Ikaskuntza eta praktika profesionala bateragarri egin daitezke, pertsonalizatutako jarraipenari esker.
  • UPV/EHUko irakasleez gain, enpresa eta erakundeetako profesionalen prestakuntza ere jasoko duzu.
  • Zentro batean ikasiko duzu, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, sektorean ospe profesional handikoan.

Aukera profesionalak

  • Merkataritza-ontzietako makinaburua.
  • Edozein ontzi edo itsas-instalazioetako kudeaketa, mantentze-lanak eta operazioak egitea, itsas-plataformetan adibidez.
  • Instalazio energetiko eta industrialetan ekoizpen, operazio, mantentze-lan eta konponketa-jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
  • Itsas-ingeniaritzako neurketak, tasazio, balorazio, peritutza eta azterlanak.
  • Segurtasun eta kutsadura ikuskaritzak.
  • Energia- eta ingurumen-kudeaketa.
  • Itsas-administrazio zentrala eta autonomikoa, ontzi-enpresak eta ontziolak.

Iradokizunak eta eskaerak