MARIA DEL MAR IBAÑEZ FERNANDEZ
- Posta elektronikoa
- itsaso.ibanez@ehu.eus
Itsaso Ibáñez-ek nautika ikasi zuen Bilbon, non Marina Zibilean Lizentziatura (Nautikako Atalean) eskuratu zuen, promozioaren lehena izanez. Ontziratze desberdinak egin ondoren, Merkataritza Nabigazioko Pilotu lizentzia profesionala lortu zuen. Halaber, MSc. International Shipping (University of Plymouth, UK) eta Nautika eta Itsas Garraioko doktore (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU) tituluak ere lortu zituen. 1991an unibertsitateko irakasle lanetan hasi zen Nautikako Eskolan. 2003az geroztik, Itsasketa Zientzia eta Teknikak arloko irakasle titularra da. Docentiaz programan, haren irakasle jarduerak bikain ebaluazioa jaso du bi deialditan. 2004an Koordinazio eta Plangintza arloko errektoreorde kargua izan du. Irakaskuntza zein ikerketa liburu eta artikulu anitzen egile edo egilekidea da, itsas nabigazioaren eta bere historiaren arloan.
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3541-1067
GOOGLE SCHOLAR: https://scholar.google.es/citations?user=sEs_kv0AAAAJ&hl=es&oi=sra