Masterraren gakoak

Kimika eta Polimeroak Unibertsitate Masterra beren ibilbide profesionala ikerketa akademikoan edo industria edo merkataritza bezalako eremuetako ikerketa aplikatuan, irakaskuntzan edo administrazioan garatu nahi duten ikasleei zuzendua dago. Eta zientzia modernoak orokorrean eta Kimikak, bereziki, ezaugarri duten diziplinartekotasunean jartzen du bere arreta.

Programak bi ildo nagusi ditu; alde batetik, material polimerikoen sintesia, karakterizazioa, industria ekoizpena eta prozesatzearen inguruko ikuspegi osoa eskaintzen du. Horrez gain, aipatu materialei loturiko azken alderdien inguruko prestakuntza eskaintzen du ere: nanoteknologiak polimeroen eremuan izan duen eragina, hauei loturiko ingurumen arazoak, medikuntzan eta sortu berri diren beste arlo batzuetan dituzten aplikazioak. Eta, bestetik, gizarte eta ekonomia inpaktu handia duten arlo ezberdinen inguruko prestakuntza egokia: ingurumena, katalisia, bioteknologia, kimika berdea, kimiometria eta konposatu organometalikoak. Egungo gizartean lehentasuna duen iraunkortasunaren printzipioei lotuta guztiek ere. Eskaintza horri esker, masterrak malgutasun handia agertzen du eta ikasleak prestakuntza programa bere interesetara egokitzeko aukera izango du. Izan ere, bi espezialitate daude aukeratzeko: ‘Polimeroak’ eta ‘Kimika Aplikatua’.

Master honek Doktorego programetara sartzeko aukera emango du.

Eskainitako plazak

33

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Kimika Zientzien Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
IRIARTE ORMAZABAL, MARIA ANGELES

Idazkaritza:
Amaia Etxebeste

943018094

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Masterrak ikerketarako joera garbia agertzen du, aipatuan inplikatuta dauden ikerketa taldeen eskutik. Nazioartean ospetsu diren taldeak.
  • Master Amaierako Lana gurekin harreman estua duten enpresa, kanpoko erakunde eta zentro teknologikoetan egin daiteke.
  • Teknika instrumentaletan, kimika berdearen eta ingurumenaren eremu ezberdinetan sakontzeaz gain, ikasleak polimeroetan espezializatzeko aukera izango du, beren arloan aitzindari diren ikerketa taldeen eskutik.
  • Titulu bikoitza lortzeko aukera eskaintzen du masterrak, Estrasburgoko Unibertsitatearekin.

Aukera profesionalak

Doktoregoa egiteko aukera, unibertsitate irakaskuntza kimikaren arloan, kimikaren arloko zentro teknologikoak, polimeroen arloko industriak…

Iradokizunak eta eskaerak