GORKA ALBIZU MARTINEZ
- Ezagutza arloa
- Kimika Analitikoa
- Saila
- Kimika Aplikatua
- Ikastegia
- Kimika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- gorka.albizu@ehu.eus

Gorka Albizu Martinez EHUko Kimika Aplikatua Saileko Irakasle Laguntzaile Doktorea da. Bere jarduera akademikoa eta ikertzailea Kimika Analitikaren arloan garatzen da. EHUko Kimika Graduduna da (2017), Bikaintasunarekin graduatua aitortza jaso zuena, eta ondoren Kimika eta Polimeroetako Masterra (2018) burutu zuen. 2024an,doktoretza-tesia defendatu zuen EHUn, Cum Laude kalifikazioa eta nazioarteko aipamena eskuratuz. 2025ean, gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, Irakasleen Prestakuntzako Masterra amaitu zuen Udako Euskal Unibertsitatean (UEU).
2018tik 9 ikerketa-proiektutan parte hartu du, gehienetan ikertzaile edo taldeko kide gisa, eta 2022tik aurrera EMIDeKa (Elikagaien Mikrobiologia, Irudi Digitala eta Kimiometria) ikerketa-talde kontsolidatuko kidea da. Bere ikerketa-lerroa metodo analitikoen garapenean oinarritzen da, bereziki irudi digitalen analisiaren bidezko teknika kolometrikoetan, bai disoluzioan bai paperezko gailu analitikoetan. Industriako prozesu eta produktuen kontrolerako aplikazioak garatzen ditu, kostuak eta erantzun-denborak murrizteko helburuarekin.
Bere ekoizpen zientifikoa 7 ikerketa-artikulu, dibulgazioko 2 artikulu eta nazio zein nazioarteko kongresuetara egindako 13 ekarpenek osatzen dute, Kimika Analitikaren eta Kimometriaren arloetan. Gainera, hiru hilabeteko ikerketa-egonaldia egin du Danimarkako Aalborg Unibertsitatean.