XSLaren edukia

MARIA ANGELES IRIARTE ORMAZABAL

Ezagutza arloa
Kimika Fisikoa
Saila
Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
marian.iriarte@ehu.eus

1985ean Euskal Herriko Unibertsitatean Kimikan lizentziatu nintzen eta ondoren fakultate berean, 1991n, doktore-titulua lortu nuen.

Irakaskuntzaren aldetik, nire eskolak betidanik Kimika Fisikoaren alorrera mugatu dira, eta honen barruan polimeroen alderdi fisikokimikoa irakatsi dut.

Ikerkuntzari dagokionez, polimeroak izan dira nire aztergai nagusia. Batetik polimeroen nahasteak, euren prolpietateak, aplikazioak, ... eta azkenengo urteetan gasen eta lurrunen garraio-propietateak aztertu ditut polimeroetan. Polimeroak ontzigintzan hain erabiliak direnez, eta euren bizitza hain laburra denez, hondakinek oso kaltegarriak diren eraginak dituzte gure ingurumenean. Horrexegatik, azkenengo urteetan polimero biodegradagarrien munduan murgildu naiz, ontzigintzan erabiltzen diren polimero edo nahaste polimeriko asko ordezkatu ahal izateko.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak