Breadcrumb

GAKOAK: Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionala Masterra (Plan berria)

Masterraren gakoak

Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionaleko Unibertsitate arteko Masterra 17 unibertsitateren artean antolatzen da.

Helburu orokorra prestakuntza aurreratua eskaintzea da, espezializatua eta diziplina anitzekoa, kimika teoriko eta konputazionaleko ikerketa-lanetan hastea sustatzea helburu. Ildo horretatik, adituak zientzia molekularretako teknika konputazionalen erabileran eta garapenean trebatzea da helburuetako bat, farmaziako, petrokimikako eta material berrietako industria berritzaileetan lan egin dezaten.

Masterra amaitzean, ikasleek nazioarteko maila handia eskuratuko dute, beren lanbide-zereginetarako, baita Zientzia Kimiko, Fisiko, Biologiko eta Materialen esparruan doktoretza-ikasketetan jarraitzeko ere.

XSLaren edukia

Modalitatea

Bietakoa, Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Kimika Fakultatea

ZECAM_SEDE ZARAGOZA

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
MERCERO LARRAZA, JOSE MARIA

ARRAZOIAK: Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionala Masterra (Plan berria)

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Estatuko master bakarra ezaugarri hauekin.
  • Ikasleek etengabeko laguntza izango dute EHUko Kimika Fakultateko Kimika Teorikoko taldeak emana.
  • Doktorego tesia egiteko aukera.
  • Prestakuntza intelektualaz gain, masterraren egitura giza garapenaren, pertsonen arteko harremanen eta talde lanaren bultzatzaile da, ikasleek egonaldiak egiten hainbat zentrotan.

IRTEERAK: Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionala Masterra (Plan berria)

Irteera profesionalak 

Herrialde aurreratuenetan konputazio zientifikoko institutu indartsuak sortzen ari dira; bertan jakintza-alor ia guztietara bideratutako metodo konputazionalen aplikaziorako irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera garatzen da. Horietan denetan, Kimika Teorikoak eta Modelizazio Molekularrak ezinbesteko funtzioa dute.

Bestalde, farmazia-industriek, petrokimikek eta material berrien industriek esparru horretako adituak behar dituzte.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak