XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Automatizazio eta kontrolaren esparruetako diziplina anitzeko prestakuntza aurreratua bereganatzea.
  • Automatizazio eta kontrolari lotutako diziplinen bilakaera espiritu kritikoarekin begiratzea, sistemen garapenean berrikuntza teknologikoa sartzeko helburuarekin.
  • Banako edo taldeko lana jendaurrean jarri edo azaltzea, publiko espezializatu eta ez espezializatuei egokitutako terminologia egokia argiro eta anbiguotasunik gabe erabiliz.
  • Bereganatutako ezagutzak eta ingurune berrietan edo ez oso ezagunetan arazoak ebazteko gaitasuna aplikatzea, prozesuen automatizazio eta kontrolaren arloari lotutako testuinguru zabalagoetan (edo diziplina anitzekoetan).
  • Diseinu aukerak ebaluatzea, egindako aukera justifikatuz.
  • Ezagutzak integratzea eta informazio batetik abiatuta iritziak emateko konplexutasunari aurre egitea, informazio hori osoa izan gabe eta mugatua izanda. Gainera, bere ezagutzak eta iritziak aplikatzeari lotutako erantzukizun sozial eta etikoei buruzko hausnarketak barne hartuko ditu.
  • Industria prozesuen automatizazio eta kontrolaren arazoak zehaztu eta formulatzea.
  • Informazioa biltzea eta kritikoki aukeratu eta aztertzea.
  • Lantalde bateko kideekin eztabaidatu eta lankidetzan aritzea.
  • Merkatu konplexu, aldakor eta oso lehiakorrean etorkizunari begirako ikuspegiarekin sistema berritzaileen diseinu eta garapenari aurre egitea.
  • Norbere burua zuzenduz eta modu autonomoan ikasten jarraitzea ahalbidetuko duen ikaskuntza trebetasunak izatea.
  • Prozesuen kontrol eta automatizazioan erabilitako gailu ezberdinen egitura eta funtzionamendua ezagutzea.
  • Sistema eta prozesuen kontrol egiturak ezagutzea eta aplikatzea.
  • Sistema eta prozesuen modelatuari aurre egitea.
  • Sistemen diseinu eta garapenari automatizazio eta kontrol tresnak erabilita aurre egitea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak