Mugikortasuna

UPV/EHUren masterretako ikasleek egonaldiak egin ditzakete beste ikastegi batzuetan, baldin eta dagokion batzorde akademikoak hala baimentzen badu.

Hauek dira master ofizialetako ikasleen mugikortasun programak: Erasmus+ (Erasmus Ikasketak), UPV/EHU-Latinoamerika eta Beste Norako Batzuk, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren mendean daudenak.

Bestalde, IKASLEPRAKTIKAK bekek (Erasmus+ Internships for Students) atzerrietako praktikak finantzatzen dituzte.

Iradokizunak eta eskaerak