Praktikak

practicas-nuevos-materiales

Material berrietako laborategiko entsegu praktikoak nahitaezko irakasgaia banaka egindako lan praktikoekin osatzen da, barne direlarik, besteak beste, mikroskopia, difrakzioa, garraio elektrikorako neurriak, suszeptibilitate magnetikoa, propietate mekanikoa, kalorimetria eta bestelako teknika orotarikoekin egindako esperimentuak. Honez gain, hautazko irakasgaietan praktika espezializatuagoak egiten dira unibertsitate bietako laborategietan edo lan konputazionaletan. Praktikak, orotara, 100 bat ordutan egiten dira master osoan. Praktika guztiak nahitaezkoak dira, zein bere irakasgaiaren barruan. Azkenik, master amaierako lanak enpresa batean ere egin daitezke.

Ikasle guztiei, izena eman orduko, esleitzen zaie bana tutore. Arlo esperimentalean, ikasle gehienak etortzen dira lan esperimentalak berezkoak dituzten graduetatik; laborategia edo konputazioa ezagun eta gertu dituzten ikasleak dira, hortaz. Nolanahi ere, azaltzen dira oinarrizko segurtasun arauak eta azaltzen dira laborategi eta teknika bakoitzaren berezitasunak, sintesia, ezaugarritze makroskopiko zein mikroskopikoa izanik ere.

XSLaren edukia

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • CIC biomaGUNE
  • CIC-NANOGUNE
  • Fundación BCMaterials-Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures
  • GAIKER Centro Tecnológico

XSLaren edukia

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak

Ordu kopurua : Gutxienez 150 ordu

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo hauetara : Garcia Arribas, Alfredo

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak