Masterraren gakoak
Unibertsitatean bultzaturiko gaitasun teoriko eta teknikoak ehun ekoizle eta ikertzailearen teknologia matematikoko eskariekin konektatzen ditu masterrak. Modelizazio, optimizazio, estatistika eta konputazioko arazo praktiko ugaritan aplika daitezkeen tekniken inguruko prestakuntza eskaintzen du. Horrez gain, analisi, algebra edo geometria/topologia arloetan ikertzaile karrera egin ahal izateko beharrezkoak diren irakasgai teorikoak eskaintzen ditu. Adibideen azalpena eta espezializatutako softwarearen erabilerak garrantzi handia dute. Masterra ondoko unibertsitateen ekimen bateratua da: UPV/EHU, La Laguna, Errioxa, Nafarroako Publikoa, Oviedo eta Zaragoza. Eskola presentzialak hiru eskolalditan ematen dira: urria eta abendua bitartean UPV/EHUn; otsaila eta martxoan Zaragozan; eta apirilean, beste campus batean.
Master honek titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du Université De Pau Et Des Pays De L'Adour-UPPA (Frantzia) unibertsitatearekin.
Tituluak Matematikako Doktorego Programan sartzeko aukera ematen du.