Masterraren gakoak

Gaur egun, multimedia komunikazioko profesionalen erronka nagusiak dira, batetik, diseinuan eraginkortasuna, sorkuntza eta kalitatea bermatzea eta, bestetik, dauden euskarrietarako egokienak diren produktuak sortzea.

Erronka horiei eusteko, ezinbestekoa da multimedia arloan etengabeko prestakuntza espezializatua jasotzea, eta horretarako egin dute UPV/EHUk eta EITBk elkarlanean Multimedia Komunikazioa masterra.

Lan mundura bideratutako master hau lizentziatura edo gradu ikasketak amaitu berri dituzten eta arlo honi buruzko prestakuntza jaso nahi dutenentzat zein komunikabideetan lan egiten duten eta ezagutzak eguneratu eta prestakuntzarekin jarraitu nahi dutenentzat da.

Horrenbestez, programaren oinarria multimedia diseinua eta ekoizpena da, eta bereziki euskarri berriak eta sortzen ari diren kazetaritza ereduak. Halaber, produktu horiek erakargarri eta eraginkor izan daitezen, komunikabide interaktiboen erabilera eta kontsumoa ere aztertzen da. Halaber, garrantzia ematen zaie erakundeen eta enpresen komunikazio eta marketin beharrei.

Multimedia ereduaren alderdi teoriko eta praktikoa jorratzeko, ikasgelako eta ikasgelaz kanpoko ikasketa metodologia bat erabiliko da, zeinetan parte hartuko baitute hala unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek nola komunikazioko profesional prestigiodunek.

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Euskara

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

EITB

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
NARVAIZA AMILLATEGUI, BEATRIZ

Idazkaritza:
LOPEZ CASTRO, LAURA

946 01 3006

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Master honek erronka handi bati erantzuten dio: pertsonak prestatzea sortzen ari diren edo datozen urteetan sortuko diren lanetarako, komunikabideen, erakundeen, enpresen eta Interneten komunikazio eta marketin eskaera berriei erantzun ahal izateko.
  • Sortuko diren lanpostu berrietan, edukiak hainbat formatutan ekoitzi beharko dira, hainbat euskarritan aurkeztu eta pantaila ezberdinen bitartez kanalizatu (telebista, ordenagailua, sakelako telefonoak).
  • Lan batzuetan, hala informazio eta aisialdiko edukien zabalpenarekin nola komunikabideen, erakundeen eta enpresen produktu eta zerbitzuekin lotutako komunitate digitalak martxan jarri eta kudeatu beharko dira.
  • Master honek baliabideak ematen ditu arlo horietan guztietan interesdunak erabiltzen dituen hizkuntza guztietan lan egiteko, eta, gainera, master bakarra da espezifikoki euskarazko prestakuntza ematen duena.

Irteera profesionalak

  • Multimediako profesionala komunikabideetan, bereziki euskarazkoetan.
  • Produktuen eta zerbitzuen marketin baliabideak garatzea erakunde eta enpresetan (komunikazio plangintzak, sare sozialen kudeaketa).
  • Ekitaldiei buruzko komunikazio sareak zuzentzea.

Parte-hartzaileak

Logotipo de EITB
Iradokizunak eta eskaerak