Gaia

XSLaren edukia

Multimedia komunikaziorako hizkuntza estrategiak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Komunikazio alorreko profesionalek eguneroko lan-tresna dute hizkuntza. Komunikazioaren alorrean aritzeko, lehentasunezkotzat hartzen da hizkuntzaren adierazpen baliabideak ondo ezagutzea eta erabiltzea. Komunikabideetako profesionalek askotariko egoera komunikatiboei erantzun behar diete, modu eraginkorrean, eta genero askotako testuen bitartez: berriak, kronikak, erreportajeak, dokumentalak, iritzi-artikuluak, elkarrizketak, iragarkiak, Facebook bidalketak, Twitterreko txioak, e.a. Sarearen ahalmen erretoriko berriak ondo ezagutu behar dituzte: Interneteko hartzaileak testuen bidez nola informatu, erakarri, aktibatu edo hunkitu, adibidez, aise menperatu behar dute. Ikasgai honek gaitasun horietan jartzen du arreta. Xede nagusia da medio digitalen testuinguruko eskakizunei egokiro erantzuteko funtsezkoak diren ahalbide komunikatibo eta linguistikoak sendotzea eta garatzea, une oro gogoan ditugula komunikabideetako testu bat planifikatzeko, ekoizteko zein hedatzeko prozesuetan dauden erabaki linguistiko-diskurtsiboak.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ELORDUY URQUIZA, MIREN AGURTZANEEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaEuskal Filologiaagurtzane.elordui@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Adaptar los textos periodísticos tradicionales a los soportes actuales, teniendo en cuenta las características lingüísticas de los textos multimedia30.0 %
Integrar algunos textos periodísticos redactados en los soportes tradicionales en una estructura hipertextual (realizando las adaptaciones necesarias), teniendo en cuenta las variantes del contexto de la comunicación30.0 %
Redactar y desarrollar el guión de proyecto de una producción multimedia del campo periodístico, y especificar las características lingüísticas del producto: capas, segmentos, focos, encadenamiento, registro(s), modalidad(es), titulación, etiquetado léxico, indexación semántica del documento40.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala101525
Mintegia57.512.5
Ordenagailuko p.1522.537.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Aurkezpenak eta Komunikazioak20.050 %
Azalpen teorikoak15.0100 %
Kasuen azterketa15.0100 %
Talde-lana25.025 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea5.0 % 10.0 %
Azalpenak10.0 % 15.0 %
Eztabaida kritikoa ikasgelan10.0 % 15.0 %
Proiektu bidezko ebaluazioa40.0 % 60.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasgai honen ebaluazioa jarraitua da eta hiru ebaluazio-tresna nagusitan oinarritzen da: gelako talde praktikak (testu-analisiak, testu-lanketak, sormen-ariketak); taldearen lana: portafolio digitala (Wordpress / Wix plataforma); banakako ariketak eta banakako memoria-txostenak. Gelako talde-praktikak: Gelan egiteko edo amaitzeko proposaturiko praktikak egin behar dituzte ikasleek talde txikietan. Ariketa horien inguruko gogoetak bilduko eta eztabaidatuko dira gelan talde osoan. Horregatik, klaseko lana baloratzerakoan, asistentzia ez ezik, parte-hartzea eta lan-dinamika ere baloratuko dira. Klasera etortzerik ez duenak ez ditu asistentziaren puntuak izango. Baina klasean egindako ariketa horiek idatziz entregatu ditzake, astero-astero, klaseko erritmoari segituz. Egela-plataforman izango ditu eskura ariketak eta irakurgaiak, eta bertan zehaztuko da entregatzeko data. Hala ere, data horretan entregatzerik ez duenari ere onartuko zaizkio ariketa horiek. Kalifikazioan, dena den, atzerapen hori baloratuko da, eta entregatzeko data betetzen ez duen ikasleak, atal horretan ezingo du NAHIKOA (puntuen erdia) baino kalifikazio hoberik jaso. Talde-lanak: atal honetan bi ebaluazio-tresna hartzen ditugu kontuan: batetik, taldearen portafolio digitala eta horren barruan proiektuaren azken produktua (multimedia erreportajearen weba). Azken proiektu horietara heltzeko aurretiko ariketa praktikoak Gelako talde-praktikak atalean ebaluatzen dira. Klasera etortzerik ez duen ikasleak banaka egin ditzake proiektuetako praktikak eta azken produktuak. Gelako talde-praktiketan eta taldearen portafolioaren ebaluazioan, irakaslearen ebaluazioaz gain, taldekideen autoebaluazioa ere kontuan hartuko da (2. atxikian duzue talde lanaren errubrika). Ikasle bakoitzari talde-lanaren puntuazioa gaineratzeko orduan, beraz, errubriken emaitzak ere izango dira kontuan. Taldekideen batez betezkoan gainditua ez duten ikasleen kasuak banan-banan aztertuko dira, eta kasuaren arabera erabakiko da ikaslearen kalifikazioan duen eragina. Klasera etortzerik ez duen ikasleari, asistentzia, parte-hartze eta lan dinamikaren atalaren puntuazioa ez zaio gaineratuko. Banakako lanak: atal honetan bi ebaluazio-tresna hartzen ditugu kontuan: batetik, banaka egin eta Egelara igo behar diren ariketak eta, bestetik, banakako memoria-txostenak. 8/10 orrialdeko banakako txostena egingo dute ikasleek. Irakasleak txostenerako emandako gidalerroak kontuan hartuta, proiektu horretan testuen diseinu, ekoizpen eta hedapenean hartutako erabaki linguistiko-diskurtsiboak azaldu behar dituzte, baita sorkuntza-prozesuan sorturiko kezka zein auzien inguruan gogoeta egin ere.

Irakasgai-zerrenda

1. Testu digitalak egituratzeko estrategiak 1.1. Egituratzea generoaren arabera 1.2. Egituratzea euskarriaren arabera 1.3. Sarean egituratze-estrategia berriak 2. Testuratze-teknikak komunikabideetako testu digitaletan: 2.1. Esaldi-antolakuntza eta testu-lotura idatzizko komunikabideetako testuetan 2.2. Komunikabideetako testuak genero eta euskarriaren arabera kudeatzeko teknikak 2.3. Euskaraz idazteko kontsulta-guneak 3. Sormen-estrategiak eta hizkuntza-estrategiak 3.1. Hitz-sormena eta leloen sormena 3.2. Diziplinartekotasuna eta sormen-estrategiak: hitza, irudia eta hotsa 3.3. Logo eta infografia sinbolikoen sormena

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Camus, J.C. (2009) Gestión de contenidos digitales. Tienes 5 segundos. Creative Commons.
Elordui, A. (2013) ‘Diskurtso estrategiak multimedia erreportajeetan’. A. Elordui & T. Ramirez de la Piscina & E. Arana (2013) Multimedia Komunikazioa: Egunko erronkak eta estrategia berriak. UPV/EHU Sareko Argitalpena
FONDEU/BBVA (2012). Manual de estilo para los nuevos medios. http://www.manualdeestilo.com/ Franco, G. (2007). Cómo escribir para la web. Bases para la discusión y construcción de manuales de redacción online. Texas: Knight Center for Journalism. Lamarca, M.J. (2009). Hipertexto, el nuevo concepto de documento en la cultura de la imagen. Doktoretza Tesia. Universidad Complutense de Madrid. Larrondo, A. (2009) La metamorfosis del reportaje en el ciberperiodismo: concepto y caracterización de un nuevo modelo narrativo. Comunicación y Sociedad, XXII, 2009:2, 59-88 or. Tascón, M. (zuz.) (2012). Escribir en internet. Guía para los nuevos medios y las redes sociales. Madril: Fondeu/BBVA. Tascón, M. Abad, M. (2011) Twittergrafía. El arte de la nueva escritura. Madril: CatarataYus, F. (2011). Ciberpragmática 2.0. Nuevo usos del lenguaje en internet. Madril: Ariel.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Engebretsen, M. (2006). Writing for the Web: An Introduction to Online Journalism. Media Transformations, 2006, 3. Zeb. Kress, G. (2010). Multimodality. A social semiotic approach to contemporary communication. Oxon: Routledge. Landow, G. (2006). Hipertexto 3.0. Teoría crítica y nuevos medio sen la era de la globalización. Bartzelona: Paidós. Marrero , L. (2008). El reportaje multimedia como género del periodismo digital actual. Acercamiento a sus rasgos formales y de contenido. Revista Latina de Comunicación Social, 63, 348-367 or. Steesen, S. (2011). The featurisation of journalism. What feature journalism is and how it has transformed as genre. Nordicom Review 32(2), 49-61 or.

Estekak

http://www.euskaltzaindia.net/ http://www.hiztegia.net/ http://hiztegiak.elhuyar.org/ http://ehu.es/ehg/zehazki/ http://www.euskara.euskadi.net http://www.ei.ehu.es http://www.elhuyar.org/ http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-home/eu/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak