presentacion-Nanociencia

Masterraren gakoak

Nanozientzia goraka doan ikerketa arlo bat da. Bere aztergaia da objektu oso-oso txikiak eraikitzeko gaitasuna. Diziplina anitzeko ikerketa arlo honek funtsezko garrantzia izan du azken aurkikuntza zientifikoetan eta teknologia berrietan, bai eta gailuen tamaina miniaturizatzeko prozesuan ere.

Zentro teknologikoek aditu eta arlo honetan gaituta dauden langile asko eskatzen dituzte eta behar hori betetzera dator Nanozientzia Masterra. Horretarako, Nanozientziaren funtsezko kontzeptuen eta gehien erabilitako lan erreminten inguruko prestakuntza eskaintzen du.

Prestakuntza programan zehar, nanoteknologia ikerketako laborategietan erabiltzen ohi diren teknika esperimentalen emaitzak erabiltzen eta interpretatzen ikasiko da, bai eta nanomaterialen eta bere aplikazioen inguruan ere.

Halaber, arlo honetan nazioartean egiten den ikerketa jarduerari buruzko ezagutza sakona eskaintzen du, nazioartean ospetsu diren taldeekin eta maila goreneko ikertzaileekin harreman zuzenak bermatzen dituen ikerketa programa pertsonalizatu baten bidez. Horretarako, ondokoen laguntza dugu: Donostia International Physics Center (DIPC), Material Physics Centre (MPC), Materialen Fisika Zentroa (CFM) eta CIC-Nanogune.

Masterrak ikerketarako joera garbia dauka eta zuzeneko sarbidea eskaintzen du Nanoegituren Fisika eta Material Aurreratuak Doktorego Programara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Kimika Fakultatea

CIC nanoGune

Centro de Física de Materiales

DIPC

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
ARNAU PINO, ANDRES

Idazkaritza :
IDOIA ESNAOLA

943 01 8094

4razones-nanociencia

Irudia

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Nazioartean ospetsu diren Nanozientziako adituek ematen dute Masterra
  • Master Amaierako Lana bikaintasuneko zentro laguntzaileetan egin daiteke
  • Doktorego programarako sarbidea: beka jasotzeko aukera ere
  • DIPC-MPC Scholarships diru-laguntzak jasotzeko aukera: 3.000 euro urteko

participantes-nanociencia

Parte-hartzaileak

Materialen Fisika Zentroa
CIC Nanogune Nanoscience Cooperative Research Center
DIPC Donostia International Physics Center

salidas-nanociencia

Irteera profesionalak

  • Zientzia ikerketa egitea materialen zientziari loturiko arloetan, analisi eta karakterizazio teknikak, teoria eta simulazio metodoak barne.
  • Irakaskuntza akademikoa.
  • Ikerketa eta Teknologia Zentrotan lan egitea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak