Masterraren Gakoak

Neurozientzia, azken bi hamarkadetan bereziki, inoiz ez bezalako aurrerapenak bizi izan dituen zientzia arlo garrantzitsuenetako bat bilakatu da. Aipatu aurrerapenek, gainera, eragin handia dute gizartean, neurologia arloko (neuroendekapenezko gaixotasunak, istripu kardiobaskularrak) edo psikiatria arloko (eskizofrenia, antsietatea, depresioa) burmuin gaitasunek interes handia pizten baitute, geroz eta eragin handiagoa dutelako gure gizartean.

Testuinguru horretan, ikerketarako joera handia eta diziplina anitzeko izaera duen Neurozientziak Masterrak Neurozientzia modernoaren arlo ezberdinak lantzen duen prestakuntza eskaintzen du: nerbio-zelulen biologia molekularretik egoera normalaren eta baldintza patologikoen barruko kognizio eta portaeraren oinarri biologikoetaraino. Ikasleak, honela, nerbio-sistema normalaren eta kaltetuaren egitura eta funtzioen ezagutzan murgilduko dira.

Prestakuntza programak ondokoetan jarriko du bere arreta: nerbio-sistemaren arkitektura, morfologia, antolaera eta harremanen ezagutza; osasun baldintza onetan eta gaixotasun egoeran duen funtzionamenduaren oinarri biologikoak eta klinikoa; eta aipatua ikertzeko egun aplikatzen diren teknika ezberdinak.

Horri guztiari esker, ikasleak Neurozientzia arloko bere ikerketa jarduera has dezake, bai eta oinarriak ezarri ere etorkizunean Neurozientziak Unibertsitate arteko Doktorego Programa UPV/EHUn egin ahal izateko.

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
GUERRICAGOITIA MARINA, INMACULADA

Idazkaritza:
Aitziber Mojas

946015683

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Irakasgai oso ezberdinak eskaintzen dira, nazioartean ospe zientifiko handia duten irakasleen eskutik.
  • Oinarrizko ikerketako eta ikerketa klinikoko (Neurologia, Psikiatria) ikerketa-ildo ugari gauzatzeko aukera.
  • Prestakuntza praktiko aurreratua, ikasleek ikerketa proiektuetan parte hartuko baitute.
  • Sarbide zuzena eskaintzen du UPV/EHUk koordinatzen duen Neurozientziak Unibertsitate arteko Doktorego Programara.

Aukera profesionalak

  • Ikerketa I+G+b zentrotan.
  • Laborategi biosanitario eta klinikoak.
  • Bioteknologiaren arloa.
  • Doktorego ikasketak.

Iradokizunak eta eskaerak