Breadcrumb

presentacion-gestion-paisaje-patrimonio

Masterraren Gakoak

Paisaiaren Europako Hitzarmenak honela definitzen du paisaia: populazioak halakotzat duen lurraldearen edozein eremu, naturaren eta gizakien ekintza eta interakzioaren bidez sortzen dena.

Paisaiak dimentsio asko ditu eta hainbat kontzeptu biltzen ditu, hala nola ondarea, lurraldea eta hiria, eta beharrezkoa du bera babestu eta antolatuko duten politikak definitzea eta aplikatzea. Horretarako, bada, paisaiaren babesarekin, kudeaketarekin eta antolamenduarekin lotutako prozesuei heltzeko gaitasuna duten pertsonak behar dira.

Paisaiaren Kudeaketa: Ondarea, Lurraldea eta Hiria Masterraren bidez, ikertzaile akademiko eta profesionalak trebatu nahi dira halako eran non gai izango diren lurraldearen antolamenduarekin, ekosistemen iraunkortasunarekin, landa-hiri continuumarekin, kulturarekin eta ondarearen balorazioarekin lotutako behar gero eta handiagoei erantzuteko, nekazaritzako eta basogintzako jarduerak, biodibertsitatea, geodibertsitatea eta kimika ere barne hartuz.

Prestakuntza programaren bidez, paisaiari, ondareari, lurraldeari eta hiriari buruzko diagnostiko eta azterketa prospektiboak egiteko elementu teoriko eta metodologiko guztiak ikasiko dira, horien ezaugarriak eta ingurunearekin duten lotura kontuan hartuz. Alde horretatik, erakutsi nahi da paisaia baliagarria dela bitarteko natural, kultural, ekonomiko eta pedagogiko gisa, eta, horretarako, ingurumeneko arazoak detektatzeko, kuantifikatzeko eta zuzentzeko azterketa eta analisi metodologia egokienak landuko dira.

Gainera, ondare elementuen kontserbazioan esku hartzeko beharrezko ezagutzak eskuratuko dira, eta horren ondorioak aztertuko dira diziplina anitzeko ikuspegi batetik eta babesari buruzko alderdi etikoak aintzat hartuz.

Master hau eginez gero, Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian Doktorego Programa egin daiteke zuzenean.

UFI Global Change and Heritage-k sustatzen du master hau, Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren babesarekin eta CSIC Ondarearen Zientzien Institutuaren eta Getxoko Udalaren laguntzarekin.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Letren Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
ARANA MOMOITIO, GORKA

Idazkaritza :
BLANCA GONZALEZ / ANA RUIZ

94601 33 90

4-razones-gestion-paisaje-patrimonio

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Diziplinarteko master bat da, eta paisaiaren gaineko ikuspegi globala izateko bide ematen du.
  • Ikuspegi aplikatua du; hots, praktikek pisu handia hartzen dute lan kargaren barruan.
  • Eskolak arratsaldez ematen dira, goiza beste zeregin batzuetarako libre egon dadin.
  • Enpresa eta erakundeekin hitzarmenak ditugu master amaierako lanak unibertsitatetik kanpo egiteko aukera emateko.

salidas-gestion-paisajes-patrimonio

Irudia

Irteera profesionalak

  • Paisaiaren kudeaketa
  • Ondarearen babesa administrazio publikoetan
  • Nekazaritzako eta basogintzako lanak
  • Paisaiaren kudeaketarekin lotutako jarduerak

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak