Gaia

XSLaren edukia

JOSE MANUEL LOPEZ GASENI

Posta elektronikoa
josemanuel.lopez@ehu.eus

Jose Manuel López Gaseni

Orcid ID: 0000-0002-1743-1873

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko Irakasle Titularra, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

Irakasle eta ikertzaile literatura-itzulpen, literaturaren didaktika eta haur eta gazte literatura arloetan. Gai horiei buruzko hainbat monografia eta artikulu zientifikoren egile da.

Irakasletza diplomatura eta graduetan irakasle 1987tik. Orobat, irakasle jardun du master hauetan: Psikodidaktika (UPV/EHU), Literatura Konparatua eta Literatura-Teoria (UPV/EHU), Bigarren Hezkuntza (UPV/EHU) eta Hizkuntza eta Literatura (UPPA/Bordeaux-Montaigne III).

Kide da Laida ikerketa talde egonkorrean (Literatura e identidad, UPV/EHU) eta LIJMI Sare Tematikoan (Las Literaturas Infantiles y Juveniles del Marco Ibérico e Iberoamericano, USC).

Hainbat aldizkari zientifikotako editore eta ebaluatzaile: AILIJ, TTR, Meta, Rassegna Iberistica, Pasavento, Tantak…

Gestioari dagokionez, Akademia-Antolakuntzako (1988-1990) eta Euskara eta Nazioarteko Harremanetako Zuzendariorde (2000-2007) izan da.



Beste adierazle batzuk:

Irakaskuntza bosturtekoak: 6

Ikerkuntza seiurtekoak: 2

Docentiaz aldeko ebaluazioa: 83,633 (2018)

Zuzendutako tesiak: 3

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).