MARIA ANGELES SOROA UDABE
- Ezagutza arloa
- Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
- Saila
- Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- marian.soroa@ehu.eus

Psikologian lizentziaduna (1999) eta nazioarteko doktorea (2014) UPV/EHUn, Unibertsitate horretako irakasle 2001etik. Orain arte irakasgai-dozena bat baino gehiago eman ditu gradu eta graduondoko desberdinetan eta UPV/EHUko irakasleen irakaskuntza jarduera ebaluatzen duen Docentiaz programan bikaintasun diploma lortu du birritan.
Kudeaketari dagokionez, mugikortasunaren eta kalitatearen arloko dekanordea izan da bi urtez Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Haur Hezkuntzako-Graduko koordinatzailea ere izan da hiru urtez. Bost urtez bere departamenduko azpisail bateko irakasle taldearen koordinatzailea izan da eta duela sei urtetik Heziketa Bereziaren eremuko Practicum IIIaren koordinatzailea da.
Ikerketaren eremuan, hainbat erakundek diruz lagundutako hamar bat proiektutan parte hartu du edo horien ikertzaile nagusia izan da. Irakasle bisitaria izan da Exeter-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Urbinoko Unibertsitatean (Italia). 19 artikulu zientifiko, 5 liburu, 4 liburu-kapitulu eta estatuko eta nazioarteko 45 biltzarretan egindako ekarpenen egilekidea da. CNEAI-k aitortutako seiurteko 1 du. Bere ikerketa-interesak gaitasun sozioemozionaletan, esku-hartze psikohezigarriak diseinatu eta ezartzean, irakasleen prestakuntza etengabean eta hezkuntza-eremuetan aniztasunari arreta ematean zentratzen dira.