Breadcrumb

GAKOAK: Erasmus Mundus Master in Renewable Energy in the Marine Environment (REM Plus 2)

Masterraren gakoak

Itsasoan energia berriztagarriek potentzial handia dute, baina erronka teknologiko handi bat gainditu behar da energia mota hori erabili ahal izateko. Itsas inguruneko baldintza gogorrak direla eta, ezaguera zientifiko aurreratuak behar dira zientziaren eta teknologiaren hainbat arlotan. Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean (REM Plus 2) Erasmus Mundus masterraren helburua da erronka teknologiko hori gainditzeko gaitasuna izango duten espezialistak trebatzea eta, espezifikoki, industriaren profesional gaituen beharrari erantzutea.

REM Plus 2 masterra lau unibertsitatek eskainitako Erasmus Mundus (EMJM) masterra da; Euskal Herriko Unibertsitateak, Irlanda-Corkeko Unibertsitate Nazionalak, Politecnico di Torinok eta Nanteseko Eskola Nagusiak eskainitakoa, hain zuzen.

Masterra Europar Batasunaren Erasmus+ programaren laguntzarekin finantzatuta dago eta doktoregoko ikasketak egiteko aukera ematen du.

* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.

XSLaren edukia

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Politecnico di Torino (Italia)

University College Cork - National University of Ireland, Cork (Irlanda)

École Centrale de Nantes (Frantzia)

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
BLANCO ILZARBE, JESUS MARIA

Idazkaritza :
.

ARRAZOIAK: Renewable Energy in the Marine Environment Erasmus Mundus Masterra (REM Plus 2)

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Nazioarteko master berdingabea, Europako lau unibertsitate.
  • Zentro eta enpresa elkartuen sare zabala.
  • Ibilbidea garatzeko aukera handia ikasleentzat.
  • Bekak.

PARTAIDEAK: Renewable Energy in the Marine Environment Erasmus Mundus Masterra (REM Plus 2)

Unibertsitate partaideak

Politecnico di Torino
École Centrale de Nantes
University Cork

IRTEERAK: Renewable Energy in the Marine Environment Erasmus Mundus Masterra (REM Plus 2)

Irteera profesionalak

Programa diseinatuta dago bi bide hauetan espezializatu ahal izateko: “Itsasoko energia berriztagarrien sistemetarako ingeniaritza” eta “Itsasoko energia berriztagarrien sistemetarako potentzia eta kontrol elektronika”. Master honetan, energia berriztagarrien eta itsasoaren sektoreetan lider izateko prestatuko dira ikasleak. Ikasleek maila handiko lan teknikoak egin ahalko dituzte ingeniaritza konpainietan, ekipamenduen fabrikatzaileekin eta itsasoaren sektoreko beste industria batzuetan, eta beren ikerketa ibilbidea garatu ahalko dute unibertsitateetan, ikerketa eta garapen sailetan eta beste institutu batzuetan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak