Breadcrumb

Gakoak - Erasmus Mundus Master in Smart Cities and Communities (SMACCs)

Masterraren gakoak

Programaren helburua da Hiri eta Komunitate Adimendunei loturiko hurrengo ingeniari, arkitekto eta ikertzaile belaunaldia trebatzea, Europako lau unibertsitate ospetsuenen praktika hoberenak erakutsiz eta sektorearekiko lankidetza sustatuz ikerketaren bidez.

SMACC masterra bat dator hiri adimendun (Smart City) eta ekosistema kontzebituen kontzeptuekin, eta nazioarteko eta diziplinarteko ikasketa programa bat eskaintzen die ikasle gradudunei, oinarrizko ezagutza eta ezagutza espezializatua eskura dezaten hiri eta komunitate adimendunen esparru askotarikoan, aurrera egiteko lan merkatu guztiz zorrotz batean.

SMACC masterrak hainbat espezializazio eskaintzen ditu:

  • Sare adimendunak eta eskaeraren kudeaketa (UVaasa, Finlandia).
  • Hiri garraio, energia eta plangintza jasangarriak (UMONS, Belgika).
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IHU, Grezia).
  • Efizientzia energetikoa eraikuntzan (UPV/EHU, Espainia).

* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.

 

 

 

XSLaren edukia

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

International Hellenic University (Grezia)

Université de Mons (Belgika)

Vaasan yliopisto (Finlandia)

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
DEL PORTILLO VALDES, LUIS ALFONSO

Idazkaritza :

Arrazoiak - Erasmus Mundus Master in Smart Cities and Communities (SMACCs)

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Prestakuntza: ikasleek gaitasun berriak eskuratuko dituzte, nazioarteko ikerketa taldeetan parte hartuko dute eta diziplina anitzeko ikaskuntza jasoko dute.
  • Mugikortasun erakargarria: hiru seihileko hiru herrialde ezberdinetan.
  • Aukeratutako mugikortasun planaren araberako beste master titulazio eskuratu.
  • Globalizazioa: mundu osoko 55 enpresa eta erakunde baino gehiago SMACC Partzuergoko kide dira, eta TFMri lotutako praktikak egiteko aukera eskaintzen du.

Partaideak - Erasmus Mundus Master in Smart Cities and Communities (SMACCs)

Unibertsitate partaideak

UMONS Université de Mons
University of Vaasa
International Hellenic University

Irteera profesionalak - Erasmus Mundus Master in Smart Cities and Communities (SMACCs)

Irteera profesionalak

  • Energia bihurtzeko sistemen diseinua garapen jasangarriaren testuinguruan.
  • Enpresa eta erakundeetan erabakiak hartzeko postuak, hala nola: proiektuen kudeaketa, aholkularitza profesionala eta Ikerketa, Teknologia eta Industria Zentroetako ikertzailea.
  • Udal garapen proiektuen kudeaketa eta, oro har, administrazio publikoan.
  • Hirigintza proiektuen taldeen kudeaketa.

XSLaren edukia