Masterraren gakoak
Masterra, egungo Paisaia kontzeptuaren birdefinizioak sortzen dituen beharrizan gero eta handiagoei aurre egiteko gai diren ikertzaileei eta profesionalei zuzenduta dago.
Paisaia honela definitzen da: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan. Bere izaera faktore naturalen eta/edo giza faktoreen elkarreraginaren emaitza da.
Horiek aztertu eta kudeatzeko, diziplina arteko prestakuntza behar da; lurraldearen antolamenduarekin, ekosistemen iraunkortasunarekin, landa-hiri jarraitutasunarekin, kultura materialarekin, ondarearen balorazioarekin eta biodibertsitatearekin lotutako gaitasunak eskuratu ahal izateko.
Horregatik, master honetako irakasleak askotariko prestakuntza duten profesionalak dira, eta balioa eta perspektiba ematen diete plangintzari eta paisaiaren kudeaketa integralari.
Masterra, Latinoamerikako Graduondoko Sareak eskeintzen du.
Titulu honek zuzeneko sarbidea ematen du Diziplinarteko estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian Doktoretza Programara.