Bidali zure eskaera-informazioa

EHUko mikrokredentzial bat eskatu nahi duzu zure erakunderako?

Unibertsitateko mikrokredentzialak lan arloko nahiz jendarteko beharrei lotuta daude, eta enplegagarritasuna, gaitasun profesionala eta espezializazioa hobetzea dute helburu. Erakunde bakoitzaren beharretara egokitutako prestakuntza programa espezializatuak dira, EHUko irakasleen zuzendaritza akademikopean garatzen direnak, eta Europa mailako aitortza dakarren ziurtagiri digitala eskuratzeko aukera ematen dute.

Enpresa, erakunde sozial edo administrazio publiko gisa, zure organizazioaren beharrizanen araberako prestakuntza jakin bat eska diezaiokezu unibertsitateari. Bete jarraian ageri den inprimakia, bertan azalduta zeintzuk diren prestakuntza arloan dituzuen beharrizanak; lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

ERAKUNDEENTZAKO PRESTAKUNTZA LAGUNTZAK

Informazio gisa, EHUtik kanpoko laguntzak daude erakundeentzat, hala nola, FUNDAE.