CARLOS-ANGULO

Carlos Angulo

1987.ean ingeniari industrialaren titulua eskuratzen du, mekanikan espezializatua, Bilboko ingeniaritza industrialeko eta telekomunimaziorako goiko eskola teknikoan. 1991.ean doktoretza-tesia defendatu eta gero, ingeniari industrial doktorearen titulua jasotzen du. 1988.ean Ingeniaritza Mekanikoko Sailean hasten da irakasle elkartu bezala eta 1994.ean Unibertsitateko Irakasle Titularraren plaza eskuratzen du. Gaur egun Makinen Elementuak irakasten du graduan eta Automobilak masterrean. Bere ikerketa lanak ondoko gaietan biltzen dira: elementu finitoen bidezko analisia, optimizazio teknikak, algoritmo genetikoak, jariakinen dinamika konputazionala, mekanismoen eta multigorputz sistemen portaeraren simulazioa, zarata eta bibrazioen analisia, ibilgailuen dinamika, trokeletan higaduraren azterketa eta beroko estanpazio prozesuaren hobekuntza.

Irudia