Breadcrumb

Edukia

‘Quinchahue', bioartea Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/19

Astelehenean, otsailak 22, 13:00etan, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintzako dekanotzako hallean, ‘Quinchahue'  erakusketa inauguratuko da. Álvaro Aroca Txileko artistak artea, natura eta teknologia lotu ditu ikuspuntu etikotik.

Erakusketak, bi aste irekita egongo denak, 15 pieza ditu: argazkiak, ohialak, bideo bat, animalia disekatuak eta odol tintaz egindako fotograbatuak. ‘Quinchahue' lana doktore-ikerketa honen barruan dago: ‘‘Arte contemporáneo y sostenibilidad. Herramientas artístico-medioambientales para el análisis de intervenciones artísticas en el medio natural en Chile y España. 2000-2012'.

Inaugurazioan hauek hartuko dute parte:

  • Enrique Hilario, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
  • Arantza Lauzirika, Arte Ederretako Fakultateko dekanoa