Kalitate politika

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak, Unibertsitateko Plan Estrategikoarekin lerrokatuta, prozesu eta prozeduretan oinarritutako Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema (KBBS) diseinatzeko eta inplementatzeko konpromisoa hartu du. KBBSaren bidez, hain zuzen, bere estrategia zabaldu eta kalitatezko prestakuntza programa eskaintza indartuko du.

Laguntza prozesuek, giltzarria den prozesua eusten dute: Prestakuntza. Plangintza prozesuaren bidez Fakultateak bere estrategia azaltzen du. Estrategiak Fakultatearen jarduera gizartean sortzen diren behar berrietara egokitzea ahalbidetzen du, baita etorkizunean lortu beharreko helburuak planteatzea ere. Fakultatearen jarduera guztia Berrikuspen, Ebaluazio eta Hobekuntza prozesuaren bidez errebisatu eta neurtzen da. Berrikuspenetik sortzen diren hobekuntza ekintzek kalitatean, bikaintasunera bidean, aurrera egitea ahalbidetzen dute. Berrikuntza, ebaluazio eta hobekuntza prozesuarekin batera, komunikazio prozesua ere, kalitate sistema guztiarekiko zeharkako prozesua da. Komunikazio prozesuaren bidez bermatzen dira barne interes taldeekiko zein gizartearekiko komunikazioa nahiz gardentasun printzipioa.

Prozesuak eta prozedurak

Helburutik abiatuta eta adostutako baloreak uneoro bidaide izanda, hurrengo zuzentarauak jarraituz ikuspegia lortzea du jomuga:

  • Bikaina eta kalitatezkoa den prestakuntza eman eta sustatzea, enplegatzaileen nahiz gizartearen beharretara egokitzen dena.
  • Irakasleentzat prestakuntza eskaintzak proposatzea; Europako goi hezkuntza eremura egokitutakoak eta irakaskuntza gaitasunak eguneratzera bideratutakoak.
  • Fakultateari tokian-tokiko zona, nazionala naiz nazioartekoa, emango dioten irakaskuntza berrikuntzako jardueren garapena sustatzea.
  • Barne jarraipena eta ebaluazioa erraztuko duen prozesua sustatzea, etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa hezurmamituko duena.
  • Fakultatearen zuzendaritza eta kudeaketa irakaskuntza eta ikerkuntza helburuetara bideratzea.
  • Interes talde guztiek kalitate politika ulertu eta onartzen dutela bermatzea.
  • Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema eraginkor mantentzen dela kontrolatzea eta aldizka berrikusten dela bermatzea.

Zentroko Kalitate Batzordea, kudeaketa arloan eta Tituluen garapen kurrikularraren plangintzan eta jarraipenean,  Fakultateko zuzendaritza-taldeari laguntza eta aholkua ematen dion organoa da.