Breadcrumb

Edukia

AGNH-ri buruzko "Ronda psiquiátrica" ikastaroa Medikuen Elkargoan

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/09

Psikiatriako diagnostikoaren gaia korapilatsua da. Ez dago markatzailerik, frogarik, ebidentzia objektiborik eta halakorik, eta diagnostikoak estigmatizazioak eragiten ditu sarri. Horrez gain, denborak eta kulturen, eskolen eta profesionalen arteko desadostasunak ezegonkortasuna sortzen dute arlo horretan. Bada, ikusi denez, diagnostiko psikiatriko batek aukera terapeutikoak eman ditzake edo, bestela, nihilismo edo fatalismo terapeutikoa eragin (bilakaera kronikoak, defizitarioak, konponezinak…).

AGNHren gaia anbiguotasun, kontraesan eta irizpide nahasgarri horien guztien adibidea da, baina, aldi berean, ezagutza psikiatriko zuzena eta kritikoa lortzeko aukerak ematen ditu.

Giza garuna eta haren "adierazpideak" (pentsamenduak, emozioak, jokabideak…), beharbada, konplexuegiak dira diagnostiko batean laburtzeko, baina kontzeptuak edo lengoaia dira horiek ulertzeko modurik onena.
AGNHren diagnostikoak aukera terapeutikoak zabaldu edo itxi ditzake; hau da, praktikan, pertsonen edo gure pazienteen bizimodua hobetu dezake, edo ez. Haur eta nerabeen kasuan, diagnostiko psikiatriko edo terapeutiko psikofarmakologikoak ezartzeak beldur pertsonalak, alarma sozialak, kritikak eta aurreiritzietan edo ideologietan oinarritutako jokabideak eragiten ditu, baina baita kritika edo jokabide zientifikoak eta zuzenak ere.

Gai horren inguruan haur eta nerabeen arloko psikiatra baten (BIOTXA GOINETXEA) eta helduen arloko beste psikiatra baten (JAVIER OGANDO) ikuspuntutik hausnartzea da "RONDA PSIQUIATRICA" ikastaroaren hurrengo bileraren helburua. 2016ko martxoaren 9an izango da, 12:30ean, Medikuen Elkargoaren ohiko lokaletan, 4. solairuan. Bertan, horren polemikoa den gaur-gaurko gai horri buruz eztabaidatu eta gure irizpideak eta usteak erkatu ahal izango ditugu.