Edukia

A25a Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/24

Irudia

Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honetan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Batzordetik poster batekin gogoratu nahi izan dugu konfinamendua suposatu duena, Emakundek egindako txostenatik atera dugun mezuarekin:

"Haien erasotzaileekin bizi diren emakume eta haur askorentzat etxea izan da egoteko lekurik arriskutsuena"

(Berdintasuna pandemia garaian, 

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/emakunde_covid19/eu_def/adjuntos/2020.07.berdintasuna_pandemia_garaian.pdf )

Halaber, EHUko bibliotekako laguntzarekin, buletin bat atera dugu, non gai honen inguruan argitarapen desberdinak jaso ditugun. Materialak dagoeneko daude edo gertu egongo dira eskuragarri liburutegian.

Benetan uste dugulako hezkuntza, informazioa eta kultura izango direla beste pandemia honekin bukatzeko txertorik eraginkorrena.