Breadcrumb

Edukia

Uda ikastaroa: Berdin artatzen al ditugu pazienteak emakumezko ala gizonezko izan?

Irudia
  • Presentzialki edo online
  • Zuzendaria: Ainitze Labaka Etxeberria. UPV/EHU, Erizaina, Psikologian doktorea.

Zergatik diagnostikatzen zaizkie berandu emakumeei bihotzeko gaixotasunak? Ba al dute gizonek osteoporosirik? Emakume gehiago bizi bada minez, zergatik ematen zaie analgesia gutxiago? Zer gertatzen da gutxiengo sexualekin? Uda Ikastaro honetan kontu horiek aletzen ahaleginduko gara. Osasun erabiltzaile moduan, gure sexuak eta generoak zainketa, diagnostiko edota tratamenduak jasotzeko garaian zein eragin izan dezakeen aztertuko dugu. Osasun profesional moduan, gure genero aurreiritziek balorazio klinikoan izan dezaketen eraginaren inguruan hitz egingo dugu. Horretarako, nazioarteko ikerketei ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-estatistikei ere erreparatuko diegu.

Ikasiz eta desikasiz, gure osasun potentzial maximora iristea oztopa diezaguketen generoisuriak identifikatzeko eta berauei aurre egiteko estrategiak ezagutara emango ditugu ariketa interaktiboen bidez. Parekideak eta aldi berean ezberdinak izateko eskubidea daukagulako. Uda Ikastaroko 3 konferentzia euskaraz egingo dira eta 3 gazteleraz. Mahai-inguruetan ikasleek bi hizkuntzetan parte hartu ahal izango dute, baita galdera eta iradokizunak egiterakoan ere.