Bilbao Gazte Balioak Martxan – II.edizioa

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/12

Bilbao Gazte Balioak Martxan – II.edizioa

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariek, oraingoan ere, balioetan oinarritutako Bilbo baten alde diharduten gazteen papera indartzea izango dute helburu. Aurten, berritasun bezala, proiektuek Nazio Batuen 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuekin lotura izan behar dute, helburu horietan hiriek funtsezko eginkizuna izango baitute.

16 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzendua lehiaketa hau, beti ere kategoria bakoitzeko baldintzak betetzen dituztela. Honako hauek dira aurtengo kategoriak:

Unibertsitate graduko edo goi-mailako zikloetako ikasleak
Gazteak eta gazte-elkarteak

Kategoria bakoitzeko, gehienez, 10 ideia-proiektu hautatuko dira (5 kategoria bakoitzeko) eta bakoitzak 3.000 euroko saria jasoko du.