Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bizkaiko Minbiziaren aurkako Elkatearen (AECC) bisita UPV/EHUra: zientzia eta gizatasuna eskutik hartuta

Bizkaiko Minbiziaren aurkako Elkatearen bisita UPV/EHUra

Bideoa

Urriaren 3an, Bizkaiko  Minbiziaren aurkako Elkateko (AECC) 42 laguneko talde batek UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak egindako bisita gidatu batean parte hartu zuen, gaixotasun horrekin gertutik bizi direnei aurrerapen zientifikoak hurbiltzeko asmoz.


Topaketak Zientzia eta Teknologia Fakultateko areto nagusian unibertsitateko paziente, senide eta 50 ikertzaile bildu zituen. Fernando Plazaola, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoa; Natalia Burgos, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Kalitate Dekanordea; eta Nerea Jauregizar, Ikerketaren Gizarte Zabalkundeko zuzendaria, izan ziren ongietorri ekitaldiko buru.

Parte-hartzaileen eta ikertzaileen arteko elkartrukea ahalbidetu zuen bizikidetza-gosari baten ondoren, parte-hartzaileek UPV/EHUko bederatzi ikerketa-talderen laborategiak bisitatu ziituzten. Jardunaldia amaitzeko, María Goiri Bioteknologia Zentroa bisitatu zuten.

Topaketa honen helburua pazienteei itxaropena, laguntza eta ezagutza zientifikoa eskaintzea, eta, aldi berean, ikertzaileei persona hauen bizipenak zuzenean ezagutzeko aukera ematea da. Ekimen honek profesional gizatiarrago eta konprometituagoen prestakuntza sustatzen du, eta ikerketan aktiboki parte hartzera animatzen du baita.