Breadcrumb

Edukia

Jardunaldia

Bakterien kontrola ospitale-eremuetan

Ostiralean, otsailak 26, 09:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Acinetobacter baumannii bakteriari buruzko jardunaldia egingo da ospitale-eremuetan infekzioen kontrolerako programak ebaluatzeko eta Iberoamerikan aplikatzeko. Hain zuen, bakteria horrek ospitaleko infekzio larriak eragiten ditu eta hilkortasun-indize altua du. Aldi berean, antibiotikoen aurkako erresistentzia eta moldaera-ahalmena handia duenez, bakteriak mundutik barreiatzea saihesteko kontrol zorrotza behar da. Jardunaldia horrek Iberoamerikako errealitatea ere aztertuko du herrialde horietan ikerketa bultza dezaten, eta osasu lehentasun bihur dadin.

II Jornada iberoamericana para el diseño de medidas eficaces de control de la resistencia a los antibióticos en aislamientos clínicos de Acinetobacter baumannii, tituluko topaketa hauek antolatu dute: UPV/EHUko, Ikerketaren arloko errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea eta Acinetobacter baumannii Research Group ikertaldea eta Garapenerako Lankidetza Bulegoa.

Jardunaldia hauek moderatuko dute:

  • Jaime Labarca (Txile)
  • Lucía Gallego (Euskadi)

Hizlariak izango dira:

  • Sebatian GB Amyes (Erresuma Batua)
  • Paul G Higgins (Alemania)
  • Magaly Espinoza (Bolivia)
  • Luis Martínez (Kantabria)
  • Jordi Vila (Bartzelona)
  • Elena Sevillano (Euskadi)